inprimatu
Amentsetan
Izenburua:
Amentsetan
Sinadura:
Aire, Ferdinand
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aire, Fernando

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
702.zk.
Orrialdea:
32

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Amentsetan

 

Xalbador

 

 1/

 

 Bizia ez de neneoiz egoiten bere dohainen betean,

 aldakorra da nola egun goizetik arrats artean,

 bildu bezanbat galtzen aurreko urteak iragaitean;

 zahartzean zer pentsatzen den ta zer senditzen den gaztean

 joan den gau batez ikusi dut nik aments nahasi batean,

 aments nahasi batean.

 

 2/

 

 Aments ausartak igan ninduen baratze baten hegira,

 han bi amoros zoin amultsuki zauden elgarri begira;

 heien arteko mezu gauzak zatozkidan beharrira,

 hitz kartsu heien beroa eta behako heren dirdira

 adin hontako begi beharriz ezin prezatuak dira,

 ezin prezatuak dira.

 

 3/

 

 Nonbait gau hartan loratua zen bi horien maitasuna,

 eta jadanik mihian zuten betiko leialtasuna;

 ez dakit xuxen gutietsirik oraiko gaztetasuna,

 edo honbertze berri lazgarri badutalakotz entzuna,

 hoien leloa ez naukan beti bihotzaren oiartzuna,

 bihotzaren oiartzuna.

 

 4/

 

 Baratze harek bazuen bada amodioaz zer saia,

 nola pentsa nik bi gazteak han irriskuan zabiltzala?

 Zauden lekua distiranta zen, ni nindagona itzala;

 hortan ote zen estakurua heler oldartu nintzala,

 adimendu ta zuhurtziaren mandatari bat bezala,

 mandatari bat bezala?

 

 5/

 

 Erran nioten: "Bazagon bihotz atzo elgarren aidean!...

 Eta egungo hegaldatuak bi aldetarat airean!

 Nornahi errex loak hartzen du ara berrien legean.

 Nolaz irauten ahal duzue gau batez bildu fedean,

 ordrea eta leialtasuna konda ez diren mendean,

 konda ez diren mendean?

 

 6/

 

 Neholaz ere zuentzat onik hortik datorren banago,

 alda soinuak ihardesten du gaur deusek baino barnago;

 zuentzat ere jo dezake ta orduan denak akabo,

 edo bertzela, fede izpi bat zuetan baldin badago,

 biek higatu behar duzue gaur erran hitzen esklabo,

 gaur erran hitzen esklabo".

 

 7/

 

 Luzaz oraino ixuri nuen golkoan nuen uretik

 Iduri uhar beldurgarri bat hedoi beltzenen barnetik;

 bainan ene bi maitalariak, ene garrasien gatik,

 beren bihotzen beata goresten ari ziren ahapetik,

 urrikalkorki behatuz eni argizko arku batetik,

 argizko arku batetik.

 

 8/

 

 Mixteriozko arkuan zeuden, argiz elgarri josiak,

 Iduri zuten bi aingeruņo zeruetarik jautsiak;

 geienik nihaur joa ninduen bota nuen erauntsiak,

 agertu baitzen nik nituela sendipen kordak hautsiak,

 sehi berriak bazituela lehengo ene nausiak,

 lehengo ene nausiak.

 

 9/

 

 Gero aldizka kar berarekin mintza zitzaizkidan biak,

 mutilak zion: "Ene asmoak osoki dira garbiak".

 Neskatxak aldiz: "Jauna, zuk erran gauzak ez dira egiak".

 Hitz horietan atzarri nintzan, busti bustirik begiak:

 amodioan deus etzuela aldatu mende berriak,

 aldatu mende berriak.

 

 10/

 

 Burua gordez han hasi nintzan berriz Jaunari lo galdez,

 bainan amentsa nuen bilatzen, ez nindabilan logalez;

 amodioa, gaur egun ere hoin sendo bada ahalez,

 bihotzez bihotz mundu guzia kurri dezala hegalez,

 tristura eta horra lur pean sar diren haren ahalgez,

 sar diren haren ahalgez.

 


inprimatu