Battittaren harat-hunatak
Idiart, Roger
1
Negu bihotza delarik,
Bazterrak xuriturik,
Xoriak zoin diren ixilik,
Hotzik eta goserik!...
Papo gorri bat ene leiotik
So dago lotsaturik;
Zer nahi duen ene gatik
Salatzen du tristerik:
2
Aterbea dut xerkatzen,
Bainan ez dut kausitzen.
Lumek ez naute gerizatzen:
Hasia naiz hormatzen.
Elurra gatik deus ez dut biltzen:
Indarrak ditut galtzen...
Nehor ez bazait urrikaltzen,
Betiko naiz ixiltzen.
3
Oi! Papo-gorri maitea,
Oi! Zu, gaixo tristea,
Zuretzat gogor elurtea,
Nahigabez betea...
Ez dut ez nahi zuk jasaitea
Hotzak egin kaltea:
Dolu baitut zu hor uztea,
Zabaltzen dut atea.
|