Idazle berri
Biotzetikan maite zaitudan
Jesus esker onekoa,
zuri eskatzen dizut laguntza
izanik bearrekoa:
Zere indarrik ez baldin badet
lan auetara ez noa,
zeruko argiz ikutu zazu
garayontako denbora.
Langille onek zabaldu dezan
zorion ondorengoa
neure kristauak gogoan jaso
nere oraingo esana
baietz etsirik egon giñezke
gezur aundiya ez dana
garbi bizitik datorkigula
egizko aurrerapena.
Nere gogoz nik eskatutzen det:
¡¡indartu bedi euskera!!
au ta txikitan erakutsi oi
izan ziguten izkera.
¡Jakingo banu badijuala
goiko malla (i) artutzera!!!...
.............................................
orain aurrenik damu degula
makur ibilitu zera.
Arrokeriya utzi dezagun
ziaro alde batera
bide orreri jarraitzekuan
ezin gizonik atera:
uste geyegi idukitzia
kristauarentzat kalde da
egiyaz kristau izan nai bada
oyek utzi baztarrera.
Eskerrak eman bear dizkitzut
bai asteroko ARGIYA.
Sortu zitzaigun ezkerozkoan
agertzen da txit garbiya.
Nik opa diyot izan dezala
aurrera txuxper aldiya,
gogo (i) onetik entzun dezagun
ortik datorren egiya.
Euskal zaleok berauxen degu
kezkategi gogozkua,
dakigularik nola dan bera
urte gutxiz onozkua.
Ori edatzen duenak nunbait
ez dauka zentzu nastua:
auxe da gauza maitagarriya
datorkiguna eskura.
Eskerrak eman bear dizkiyot
asteroko ARGIA'ri
lan da lan beti jarraitzen diyo
izpide txit garbiyari:
gauz bearrenak adierazten
gure euskal erriyari
aldan artian arren ez utzi
langille ugariyari.
Dagonarekiñ albada (i) ase
nor bere jaioterriyan
bizi lekurik aberatsena
sortu izan geran tokiyan:
askorentzat gaitz izango dala
dago begien aurrian...
Egiya (i) aitor, len ere ortik
degu guk kalte aundiya.