inprimatu
Lesaka-ra. Usta-illaren zazpiko ibillera 1909.an
Izenburua:
Lesaka-ra. Usta-illaren zazpiko ibillera 1909.an
Sinadura:
Idarreta, Pedro Maria
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Idarreta, Pedro Maria

Argitalpena:
Baserritarra.
Urtea:
1909
Argitalpenaren urtea:
6
Alea:
125.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Lesaka-ra. Usta-illaren zazpiko ibillera 1909.an

 

Idarreta, Pedro MĒ

 

 -1-

 

 Aita San Fermin ikustatzera

 goizetik gera abiyan

 lenaz oitura degun bezela

 bere arki dan tokiyan ;

 Zure laguntza eskatzen degu

 ibillera ontan guziyan,

 deskalabrotik libratutzeko

 aingeru bana guardiyan.

 

 -2-

 

 Mendi tarteko erri koskor bat

 Naparruako partian,

 Donostiyatik egiten degu

 joaneracho bat urtian

 biyotz oneko jende leyalak

 bizi dira an pakian,

 guri zer egiņ ezdakitela

 emendik ara joatian.

 

 -3-

 

 Irichi zaigu pozez beterik

 zai geunden egun gozua,

 urte guziyan iduki degu

 guk biyotzian jasua;

 irichi da bay, egan egiņaz

 nola aidian usua,

 penaz daudenak alaitutzera

 Santu leyal doaitsua.

 

 Seguru gaude lagundutzia 

 gure promesa osatzen,

 asmo sendoan dabillenak au

 animatik du eskatzen

 etzai gaiztoak lotuagatik

 badaki azkar askatzen,

 onen laguntza izango da bay

 nor bera bada portatzen.

 

 -5-

 

 Erri ospatsu ortako festak

 agiz dira egokiyak

 mundu onian oso jolasten,

 baidirade gazteriyak;

 dama ta gaiai zuri gorriyak

 garbi ta chukun jantziyak

 dantzari liraiņ bigun ariņak

 aitonak erakutziyak.

 

 -6-

 

 Nabaitutzian gu an gerala

 ez dira egoten aztuak,

 Cabildo eta erriko jaunak

 alderaturik an asten dira

 alako gizon prestuak;

 luzatzen beren eskuak,

 komeni zaigun zerbait artzeko

 prest jarririkan lekuak.

 

 -7-

 

 Atzegiņ onak guri egiten

 zar eta gazte guziyak,

 pare gabeko serbitzalliak

 an diran kristau biziyak

 guretzat denak berdiņak dira

 maizte ta naguziyak,

 gezurrik ez det esaten

 ondo dauzkat ikuziyak.

 

 -8-

 

 Suerte oncho bat deigula Jaunak

 gaur Lesaka-ko birian,

 lagun berriyak esan dezaten

 non ta nola ibilli ziran;

 alde ayetan jende on ayek

 zer lazai bizitzen diran,

 erri chiki bat choko chokoan

 arkaitz beltz ayen median.

 

 -9-

 

 Ibillera ontan gurekin beti

 Antonino degu buru

 ori aurretik dijuanian

 pauso guziya seguru;

 guk au giyari degun artian

 iņon ez gindezke galdu,

 bazkari ona amalaurentzat

 atso gaztiatuba du.

 

 -10-

 

 Seguru nago ostalariyak

 poza artuko zubela,

 eta gaņera moldatutzia

 

 urte asko da egun onetan

 gu ikusten gaitubela,

 gosariya prest irukikodu

 an iristian berela.

 

 -11-

 

 Gosal onduan igotzen gera

 plazan barrena elizara,

 denak sallian musikarekin

 San Femrin otoitutzera;

 egun ontako prestatzen duten

 meza ederra entzutera,

 dakiyenikan gurekin bada

 koruan katatutzera.

 

 -12-

 

 Lore baratza dirudiyela

 gazte talde apainduak,

 jantzi politak kolorezkuak

 San Fermiņen aingeruak;

 elbarri danak alaitzen ditu

 ango musika soņuak,

 aliz azpiko iturri artan

 artzen dituzte baņuak.

 

 -13-

 

 Lenaztandikan dakitalako

 pasa diranaren berri,

 ez dakitenak jakin dezaten

 ara itz neurtuan jarri;

 len gertatuak onela dira

 ikusteko gaurko ori,

 ontaz aurrera zuzen ditzala

 esango diyot Pepe-ri.

 

 -14-

 

 Ramonen seme Pepe Artola

 jatorrez bertsolariya,

 gaztetandikan etorkizuna

 aita-gandik ekarriya,

 au nola izan zan  koblalaritzan

 iskribalari aundiya,

 semeak ere ikasi ziyon

 berak zekiyen guziya.

 

 -15-

 

 Talde onetan bildu gera gaur

 biyotz oneko jendia

 oriaņ guazen lekuan ere

 leyal askuak badira;

 nabaitutzian gu an gerala

 azkar azalduko dira,

 guk ere zerbait egingo degu

 datozela Donostira.

 

 -16-

 

 Ez dadilla izan azkenekua

 gure emengo irtetia,

 urrengo urtian ere nai nuke

 gaur geran denak joatia;

 Santu berari eska zayogun

 osasuna ta pakia,

 amasei bertso ona euskeraz

 au dute errematia.

 


inprimatu