inprimatu
Arren, baserritarrak
Izenburua:
Arren, baserritarrak
Sinadura:
Ibiņagabeitia, Andima (Norbait)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ibiņagabeitia, Andima

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1935
Argitalpenaren urtea:
15
Alea:
737.zk.
Orrialdea:
4

Norbait

 

 Arren, baserritarrak,

 entzun ezazute

 "Nekazarien Bazkuna"

 emen badezute.

 Orain bada guztiok

 saya bear dezute

 bazkideak ekartzen

 danak bildu arte.

 

 Onek dun garrantzia

 ondo erakusteko

 nik ez dakit zer esan

 argi egiztatzeko

 Baņan Aita Santuak

 zuen onerako

 pozkiro esaten du

 denok bildutzeko.

 

 Kaleterrak guztiak

 Bazkunetan daude

 eta baserritarrak

 zendu bat gabe

 Ayek ere ez daude

 bazkunen debalde

 baņan ez dute egiten

 zuek bezela alde.

 

 Asko mintzatzen dira

 bazkun orren aurka

 ikusteituztelako

 nekazarik eunka.

 Eta oyek nai dute

 lengo eran joka

 zuentzako utziaz

 gari ordez auka.

 

 Ia bada nekazariak

 bildutzen zeraten

 obeto jakiteko

 zeubenak gordetzen.

 Baldin ori orrela

 badezute egiten

 ariko dira bezperak

 goizago ematen.

 


inprimatu