inprimatu
[Bertsotan]
Izenburua:
[Bertsotan]
Sinadura:
Aire, Ferdinand - Mattin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aire, Fernando
Treku, Mattin

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
784.zk.
Orrialdea:
28

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


[Bertsotan]

 

Xalbador - Mattin

 

 Xalbador:

 

 Etsaminatu izan tut ongi

 beti oraidinokoak,

 zuk ere, Mattin, gaur egin gogo

 omen dituzu Bazkoak;

 jakinduriak hortan badira

 segur baitezpadakoak,

 nai nuke jakin zuk badakizun

 zer adin duen Jeinkoak.

 

 Mattin:

 

 Bertzela ez gira azkarrak eta

 dotrina hortan flakoak,

 hunek zerratzen hasi tu finki

 zeruetako gakoak;

 erranen zaitut nik dakidana

 zer adin duen Jinkoak:

 nik baino bia gutiago tu

 "Jaungoiko" Senperekoak

 

 Xalbador:

 

 Nola zauden hor, Mattin laguna;

 tente ene inguruan,

 jakin behauzu: xuxen ebiltzen

 behar da jakin munduan;

 ote dakizu, zu jakintsuna,

 zer galde eginen duen?

 Erradazu zuzen-zuzena

 nortsu dagon ifernuan.

 

 Mattin:

 

 Nere laguna, erranen ditut

 nik burura etorriak:

 zonbeit erretzen izan behar tu

 ifernuko su gorriak;

 handiren hoiek ez ditu joak

 mundu huntan miseriak,

 beraz ez gira aise sartuko

 han Xalbador eta biak.

 

 Xalbador:

 

 Orai arteko errepostuak

 ongi dituzu ezarri,

 ea txartela merexi duzun

 nik ikusiko dut sarri;

 hau ere erran beharko duzu

 zure galdezka denari:

 mutxurdinak zer salatzen dio

 maizenik konfesorrari?

 

 Mattin:

 

 Nik ez tiut ongi ezagutzen-ta

 mutxurdin direlakuak,

 esposatzeko izatu dira

 hoik memorioz flakuak;

 nihundik ere ezin onetsi

 gizon horien tratuak:

 ardurenian erranen tuzte

 bertzek egin bekatuak.

 


inprimatu