Txangurruak
I[t]urriaga
Txangurruak itz egin
zuten batzarrean
aurreka ibilli obe
ez ote zutean.
Atzeraka ibiltzea
ez da egokia;
parregarria baizik
ta lotsagarria.
-Nork bere umeari
-danak esan zuten-
erakutsi bezaio
aurrerontz ibiltzen;
eman danoi oitura au
jaioten danetik,
utzi gabe egiten
atzerantz oinkadik.
Biaramon goizetik
omen dira asten
umetxoai aurrerontz
ibilierazten,
atzaparrak biguņak
zituzten artean
aurrerontz eragiņaz
atzerontz ordean.
Ari dira ba onela
ziņez gurasoak
egunoro zuzentzen
umeen pausoak;
baņa alperrik egiten
dute alegiņa;
ezin garaitu dute
semetxoen griņa.
Atzerontz ikustean
aita eta ama,
ikusteak umea
atzetik darama.
Argatik txangurruak
gaur ere dabiltza
beti atzerontz arre!
sokagille-gisa;
esatien digutela:
-"Ez esan ez, egin
nai ba-diok besteri
edozer eragin".
|