inprimatu
Itziar-en gu mutil zar asko
Izenburua:
Itziar-en gu mutil zar asko
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
310.zk.
Orrialdea:
2

 Itziar-en gu mutil zar asko

 Bizi gerade zoziyo

 Zartza-denbora pasatutzeko

 Andre on bana desio

 Ama Birjiņai eiten dizkagu

 Makinabat oraziyo

 Gure ordez esposatu da

 Olano-ko Inazio.

 

 Etxe-aldeko mayorazkua

 Apal eta suabia

 Oraiņ artean ondo pasia

 Bere gazte denboria

 Iruditurik esposatzea

 Zuala askoz obia

 Bere andretzat aukeratu du

 Uztapideko Maria.

 

 Neskatxa gazte askok zeukan

 Orentzat borondatia

 Aritutzen naiz oraiņ artian

 Ezkongai au egotia

 Uztapide-tik ekarri ditu

 Andria eta dotia

 Iruditzen zait izan duela

 Nik ainbateko zoria.

 

 Leku askotatik artua zegon

 Lenago bera eztayak

 Orregatikan artu zituan

 Auzoko mutil guztiyak

 Eta gaņera tokatzen ziran

 Inguruko familiyak

 Ordaņetan izatiagatik

 Txarriyaren odolkiyak

 

 Oraiņ artian beti izanda

 Oso leyala ta piņa

 Mesede eder ta ugari

 Ludi onetan egiņa

 Auzoko mutil guztiyak ere

 Maite zutela jakiņa

 Oyek guziyak bota zioten

 Bosna duroko propiņa.

 

 Sueltzutzarrek asmatu ditu

 Berak alduan bezela

 Ezkontza ori seguru dakit

 Arrua'n izandu zala.

 Bere lagunak esaten dute

 Ondo portatua dala

 Urte askoan gure Jainkuak

 Alkarrez izan ditzala.

 


inprimatu