inprimatu
Itzatu nitzaz kupira!
Izenburua:
Itzatu nitzaz kupira!
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
656.zk.
Orrialdea:
7

Izazu nitzaz kupira

 

Bilintx

 

 Loreak udan intza bezela

 Maite det dama gazte bat

 Ari ainbeste nai diotanik

 Ez da munduan beste bat:

 Iñoiz edo bein pasatzen ba-det

 Ikusi gabe aste bat,

 Biotz guztira banatutzen zait

 Alako gauza triste bat.

 

 Neskatxa gazte pare gabia,

 Apirileko larrosa,

 Izarra bezin dizdizaria,

 Txoriya bezin airosa:

 Oraintxen baño gusto geyago

 Nik ezin nezake goza,

 Zorionian ikusten zaitut,

 ¡Nere biotzak au poza!

 

 ¿Ez aldirazu antzik ematen

 Nik zaitudala nayago

 ¡Ai! mariñelak gau ilunian

 Izarra baño geyago:

 Nere onduan zauzkatalako

 Pozez zoraturik nago

 Zu ikustiak alegratu nau

 Triste neguan lenago.

 

 Nik aña iñork nai dizunik

 Arren ezazula uste

 Nere begiak beren aurrian

 Beti desio zaituzte:

 Eguzkirikan ikusi gabe

 Txoria egoten da triste,

 Ni eznau ezerk alegratutzen

 Zu ikustiak ainbeste.

 

 Arpegi fiña, gorputza berriz

 Ez dago zer esanikan,

 Izketan ere grazi ederra,

 Ezer ez dezu txarrikan:

 Mundu guztia miratutzera

 Zu bezelako damikan

 Agiyan izan liteke, baño

 Ez det sinisten danikan.

 

 Nere betiko pentsamentua

 Nere konsolagarria,

 Zu gabetanik ezin bizi naiz

 Esaten dizut egia:

 Zu baziñake arbola, eta

 Ni baziñake txoria,

 Nik zu ziñaken arbol artantxen

 Egingo nuke kabia.

 

 Amoriuak nere biotza

 Zureganuntza darama,

 Erri guzian zeren daukazu

 Neskatx bikañaren fama;

 Beste fortunik mundu onetan

 Ez det desiatzen, dama,

 Aur batek berak izan gaitzala

 Ni aita eta zu ama.

 

 Falta dubenak logratutzeko,

 Itz egitia txit on du,

 Eta nik ere sayatu biat

 Ote gintezken konpondu:

 Gaur nagon bezin atrebitua

 Sekulan ez naiz egondu

 Argatik golpez galdetzen dizut

 Nerekin naizun ezkondu.

 

 Ezkondutziak izan bear du

 Preziso gauza txarren bat,

 Ala esaten ari bat beti

 Nere kontzejatzalle bat:

 Alaxen ere aren esanak

 Oso utzirik alde bat,

 Ongi pozikan artudo nuke

 Zu bezelako andre bat.

 

 Zerorrek ere ongi dakizu

 Aspaldi ontan nagola

 Zuregatikan penak sufritzen

 Baña au ordia nola:

 Alaxen ere nigana ezin

 Bigundu zaitut iñola.

 Ni zuretzako argizaya

 Zu bezelako andre bat.

 

 Nere biotza urtzen dijua

 Eta ezda misterio,

 Penaren kargak estutu eta

 Sumua kendutzen dio:

 Begiak dauzkat gau eta egun

 Egiñikan bi errio,

 Beti negarra dariotela

 Zu zerala medio.

 

 Zu zerala medio baldin

 Juaten ba-naiz lur-azpian

 Gero damuba eta malkuak

 Alperrik izango dira:

 Bein juan ezkero oyen birtutez

 Berriz ez niteke jira,

 Ori gertatu baño lenago

 "¡Itzazu nitzaz kupira!"

 


inprimatu