inprimatu
Iturritxo
Izenburua:
Iturritxo
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1921
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
29.zk.
Orrialdea:
1

Iturritxo

 

X.

 

 Otabarretan gorderik agon

 ur ederren iturri:

 zen gozo aizen, noruntz abillen

 urrutiz didat igarri.

 Sasilar, arantz zorrotz azpian,

 ¿nork au zadorretan jarri?

 ¡Ator gorago! ito-ta nagok

 edorren uren egarri!

 

 Jariyoz zar aiz, ematez berri...

 Irerontz zeukat nik griña,

 belazi barren, itzalpe mugan,

 zabal abillen osiña.

 Ator aguro, albin ta metxu,

 txurri-txurriyo egiña,

 gangarran beruntz, egarri latza

 zieroz asetze diña.

 

 Ekark iretik, ire barrendik

 dariokidan altxorra;

 ta azketsi zadak, lan orregatik,

 iri daukikadan zorra.

 Ainbat aiz ona, ainbet ongille,

 ainbet emalle zadorra,

 ire atari ezatsu ortan

 etzaiz iñontzat agorra.

 

 Ez dek amaren antzera noski

 kolko mordox ta bigunik;

 ez ere txalak idoro nai dun

 errapeaxpe pikorrik;

 bañan ugari aizen iturri,

 ez ama ez ugatz izanik,

 neri beñepin amatza eidak

 oraingo txandaz bederik.

 

 Maite-maite aut, aspaldiyetan,

 ur zoarraren jatorri;

 amaika muxu, kuxkur egin-da,

 iri nizkikan igorri!...

 Asnasa bezin bear akidak;

 berau ain bizkor edorri

 ene-etxerat ator, ur eder,

 ator, ta ongi etorri!...

 


inprimatu