inprimatu
Baserria
Izenburua:
Baserria
Sinadura:
Aire, Ferdinand - Lazkao Txiki - Lekuona, J.M.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aire, Fernando
Lazkao Txiki
Lekuona, J.M

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1972
Argitalpenaren urtea:
Alea:
511.zk.
Orrialdea:
2

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Baserria

 

Xalbador - Lazkao Txiki -  Lekuona

 

 Etxetik hoinbertze gazte

 kanporat zorion eske

 zoraturik bazoazte.

 Bizi moduak behartuz edo

 etxea ez aski maite?

 Gure faltaz balezate

 arrotzek etxea bete,

 hobendun haundi gintaizke. (Xalbador)

 

 ***

 

 I

 

 O, baserritxo, artuko dezu

 biotz barrenetikan min,

 eskerrak mirik ez dezu eta

 ezin dezu gaur itzegin;

 zenbait fameli azi dezuen

 Jainkuak bakarrik jakin,

 orain bakarrik uzten zaituzte,

 ondotik danak aldegin.

 

 II

 

 Zeure semiak estaltzen artu

 dezu amaika endrero,

 zure babesez gordetzen ziran

 egunero ta gauero;

 oinbat fabore egin dezu ta

 ta esker txar ori gero.

 o, baserriya, gaizki zaude gaur

 ondo pentsatu ezkero.

 

 III

 

 Zuk eman dezu ainbat aurtxoren

 babesa eta epela,

 ikusten zaitut gaur egunean

 eskerrik gabe zaudela;

 bertsolaria minberatzen de

 zu ikustian onela,

 gaur basarri au ikusten det nik

 gure euskera bezela. (Lazkao Txiki)

 

 ***

 

 Min det egiaz utzi bearra

 Baserria...

 Artaldeari labaina sartu.

 Atzen pagoak orpotik moztu,

 Etxeko tresnak erre edo saldu,

 Arbaso zarren sua itzaldu,

 Ategaņeko sarrail nagia

 Erdoitzen utzi...

 Iturria jan osiņak;

 Untzak orma zar berdiņak.

 Gurdibideak urak ebaki...

 Mindura au zer dan

 Pasa duanak bakarrik daki! (J.M. Lekuona)

 


inprimatu