inprimatu
Itsasuzko zubia
Izenburua:
Itsasuzko zubia
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1936
Argitalpenaren urtea:
49
Alea:
1865.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Itsasuko Zubia

 

 

 1

 

 Orai zoin beldur naizen, joaitean Itsasura

 Ezin zubi gainera, nihundik mentura;

 Botatuk'othe nauten, airoski urera,

 Gauza horren gainean, handi dut beldurra.

 

 2

 

 Nere artikuluak, hor norbeit kolpatu

 Solas guziek dute, aurkhi et'ifrentsu

 Elgar aditzen zauku, bakarrik galdatu

 Nik erran nabautana,zuk behar hautatu.

 

 3

 

 Esker onak deraitzut, lehenik bihurtzen

 Ezen gogoa duzu, deplauki agertzen.

 Zure kasuan bada, bertzerik gerthatzen

 Jakin zazue orok, nihauri behatzen.

 

 4

 

 "Itsasoko zubia", nere artikulia

 Ez dut nahi kolpatu, Luhoso herria

 Halere gutiago, Itsasu maitia

 Zoinen gainean baitut, noiztenka bizia.

 

 5

 

 Zubi gainean bada, segur, herri frango

 Et'aldiz beherean, aise gehiago

 Berechkunderik ez dut, nihoiz egin gogo

 Denen gainean nuen, zerbeit erran gogo.

 

 6

 

 Nik uste ez dut nehor, horrekin mendratu

 Hala gerthatu balitz, oi othoi barkhatu

 Irri egitea choilki, honi dut bilhatu

 Bertzen erranak ditut, hortako aiphatu.

 

 7

 

 Bi gizonek baitzuten, chorta bat edanik

 Ez da harritu behar, ez unts'arizanik.

 Nik aldiz begi okherra, aski da makurrik

 Nol'ezarri behar tut, gauzak argiturik,

 

 B

 

 Eskualdun mintzaira hoi, ikasi dutenek

 Ez dute iretsi behar, nihungo erdarek

 Zeru gaina dagote, distirant izarrek

 Halaber gur'Herria, Eskualdun solasek.

 

 9

 

 Gauza bat hargatikan, ez dut nik gordetzen

 Badira ez dakitenak, oraino beztitzen

 Sasoinean dirade, airoski ibiltzen

 Gero halere laster, ihes hek urruntzen.

 

 10

 

 Ongi beztitzea da, bertzenaz guzia

 Izan dadin chapela, askitto handia

 Edo zaia pullit hoi, beheiti jautsia

 Zinez moda hau zauku, denen erregia.

 

 11

 

 Hauche da irin aldea, dutena emaiten

 Prezioa ari zako, oraino goititzen

 Laboraria bardin, nekez aberasten

 Ez du ez hanitz egun, huntaz niz orhoitzen.

 

 12

 

 Egia erranen dut, arras den bezala.

 Oi polliki harturik., behar den oihala

 Eztiki diot gero, irindu mathela

 Erranez beharrira, pullitago zela.

 

 13

 

 Gauzak oro hain batean, segur eder dira

 Zubi gain beheretan, orotarik bada.

 Bainan inguru hautan, adiskide gira

 Ezen oro hor gaindi, Eskualdun baikira.

 

 14

 

 Mendiko ur  chirripak doaz erasian

 Gazteak dahiltzala, horen mundian    ian

 Garbi eta jendekin,agertuz mundian.

 

 15

 

 Dugun atchikimendu, guk kazeta huni

 Egia baderama, eder eta argi

 Ur hotcha han errekan, doan bezain garbi

 Erranez Eskualduner, loth gaiten elgarri.

 

 16

 

 Atzo iguzkiaren, distira zerutik

 Egun hobela jali, itsaso aldetik

 Gero lagnoki haizea, ipharrek'aldetik

 Urrunduz hedono hoik, begian bichtatik.

 

 17

 

 Hitz berean girela, ez dut nik dudatzen

 Zubian iragaitean, ez niz durduzatzen

 Zur'ezagutza badut, noizbeit nik obratzen

 Ez dugu guk jakinen, kukulauk ibiltzen.

 

 18

 

 Orduan joan gintazke, gu Elizaldera

 Bai eta iraganik, haitzaren gainera

 Kafeak edan gintzazke, errechki bedera

 Ez burtcharatzekotan,jitean gain behera.

 

 19

 

 Mihi azpiko zaina hasi zaut akhitzen

 Harek nau gelditzera, hementche bertchatzen

 Gur'arteko makurra, chuchen errecha zen

 Bihotzetik derautzut, eskua tinkatzen.

 


inprimatu