inprimatu
[Bertsotan]
Izenburua:
[Bertsotan]
Sinadura:
Aire, Ferdinand - Kasarte
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aire, Fernando
Kasarte

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1798.zk.
Orrialdea:
5

[Bertsotan]

 

Aire, Ferdinand - Lasarte

 

 Xalbador

 

 Ai Aranalde esan dezunak erdibitu daut bihotza

 Dena gai bi da ikusi nahi ez den gauzaren orroitza

 Bizi hau eder iduritzen zaut, azkena hunen zorrotza

 Nik indu baino askoz lenago etorriko da, herioiza

 

 Lasarte

 

 Errexa eztat gai honi buruz gauza garbi hitz egiten

 Sofritu gabe hiltze bat baten zer ote du huts egiten

 Badatorrela heriotza tai zertan egon ditxogiten

 Lasartek beintzat ez dauka lanik testamentua egiten

 

 Xalbador

 

 Testamentua pentsatzen degu etsia jin den pundutik

 Zer axola guk gerokoeri zerbaiten utzia gatik

 Eni pen asko emaiten deraut otsa entzunik nunbaitik

 Hain maite detan bizi alai hau eten beharra mundutik

 

 Lasarte

 

 Sofrimentua ixarra degula esan degu aurrenian

 Ta horrek kezka eman izan du bihotzaren barrenian

 Jaunari sarri eskatzen diot hiltzeko zorionian

 Maindare txuri haien artean lotan goxo nagonian

 

 Xalbador

 

 Eni biziak esaten deraut: sua bezalaxet ago

 Zerua zer zen guk doktrinetan kasi ginuen lenago

 Butzuk zerurat joan nai baidute munduan baino naiago

 Horretarako izan behar du nik baino fede geiago.

 

 Lasarte

 

 Noiz hilko geran ez dakigula bizi gera inoxente

 Lenago ere, heriotzak hola bilduak ditu dexente

 Oraindik ere ez nuke hil nai ez lasai ta'ez derrepente

 Gare Jainkoak nai duen arte ibili nai nuke tente.


inprimatu