inprimatu
Iruñako Ferietan
Izenburua:
Iruñako Ferietan
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1914
Argitalpenaren urtea:
28
Alea:
1422.zk.
Orrialdea:
3

Iruñako ferietan

 

 

 1.

 

 Iragan San Ferminetan,

 Iruñeko ferietan,

 ehun zaldi ethorriak andaluziatik tropan

 zaudelarik bi lerrotan,

 merkatu eder bat zauntan.

 

 2.

 

 Bat zen pikan ta zuria;

 botatu nion begia.

 Andaluz batek egin daut bi untz urheren galdia

 Eskain orduko erdia,

 «har-zak hire duk zaldia!»

 

 3.

 

 Han nintzan harrapatua,

 aginduaz dolutua;

 urruntzeko izan banu hiru arditen lekua!...

 Gizonen inguratua,

 iduri preso hartua,

 

 4.

 

 Zeruko Jinko Jaun ona,

 zerk nu ekharri ni huna?

 Andaluz bat, zazpi urthez presondegian egona,

 laburki mintzo zauntana:

 «konda niri hitzemana!»

 

 5.

 

 Jauna, nahi dut pasatu,

 Bainan lehenik miatu.-

 «zaldiaren miatzeko astirik orai ez dugu.

 Behar da soma kondatu;

 gero miaturen duzu».

 

 6.

 

 Nik pasatu ta kondua,

 eztitzen hasi mundua...

 Kachturitik nuen hartu nerekin behor maingua;

 emanik behar dirua,

 hustu bainuen lekua.

 

 7.

 

 Utzirik bide ederra,

 hartu dut iarre bazterra:

 zaidia naukan desperra, begibatetik okerra;

 ardura joiten kitarra:

 eztularekin uzkerra.

 

 8.

 

 Belategiko bentetan,

 pasatu nintzen andetan;

 nolazpeit arribaturik Urdazuriko errekan,

 Sartu baitzautan phartetan,

 athera nuen kordetan.

 

 9.

 

 Nonbeitikan goizaldera,

 noizpeit heldu naiz etchera;

 Andrea jina baitzautan argiarekin athera,

 jarri behorrari beira,

 ez agradatu sobera.

 

 10.

 

 Horiche da behor tcharra,

 eta bertzalde chaharra,

 hortan gastatu dautazu familiako beharra,

 bi sosen salgei ederra

 Zaldia eta senharra!!»

 

 11.

 

 «Zaude ichilik, andria,

 othoi emazu guardia;

 Arranoek eta belek zabal daukate begia:

 hil-azu beraz argia,

 hunat ez diten abia».

 

 12.

 

 «Zaude ichilik zu ere,

 holakorik erran gabe;

 Arranorik ez belerik hementchet ez da batere,

 segur eginak baikire,

 estofa on baten jabe!»

 

 13.

 

 Plazan zutenek ikusi,

 nahi zaundaten erosi;

 Tratuan baikinen hasi, etzuten emaiten aski;

 Hots! ez dut eskutik utzi;

 Ume bat behar daut hazi!

 

 14.

 

 Heldu den ume joria,

 behor edo zamaria,

 Eginen baitut goardia, denen ama iduria,

 Ai! (nere uste handia)

 Primetako zer zaldia!

 


inprimatu