inprimatu
Irungo pilota partida 1846an, Kaskoina
Izenburua:
Irungo pilota partida 1846an, Kaskoina
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1911
Argitalpenaren urtea:
25
Alea:
1277.zk.
Orrialdea:
4

Irungo pilota partida 1846an, Kaskoina

 

 

 Pilota partida bat, Irungo berrian,

 Probintziarren eta Frantsesen artian,

 Jaun aphez Bastandar bat zen Frantsesekilan,

 Gidari gobernador kurajarekilan,

 Ethorria urrundik molts-onarekilan,

 Biloriaren cherka «Kaskoinarekilan».

 

 Probintzian jendia estimagarria,

 Gazteria guzia da pilotaria;

 Orai arte bazuten bethi bitoria,

 Azpitik zeraukaten Eskualdun herria,

 Bainan orai Frantses bat guthi iduria,

 Jaun Bastandar batekin dute nagusia.

 

 Jaun apezaz, Kaskoinaz, girade mintzatu;

 Orai bertze lagunak, nahi ditut aipatu,

 Haspandarrak derauku ederki botatu,

 Eta Uztaritztarrak guziak charmatu,

 Bastañe-ta frantzia dire koroatu

 Eta Probintziarrak tristezian sartu.

 

 Ez da posible Jaunak, kasik sinhestia,

 Konfidantzia nola zuten ezarria,

 Duros kargaturikan mundua ekarria,

 Garbitu nahi zuten arraja guzia,

 Bainan etcherakuan heyen doloria,

 Munduak Irunen galdu kargaren erdia.

 

 Probintziarrak ziren ungi preparatu,

 Mundua trebeseko duros zen kargatu,

 Galtzeaz duda gabe, ez ziren orhoitu,

 Abilak dire bainan, hek ere trunpatu,

 Español moneda da Frantzian frankatu

 Mandua etcherakoan kargaz ez kolpatu.

 

 Probintziarrek zuten prekosionia,

 Berekin ekarria pertsu emailia,

 Berendako zaukaten arras bitoria,

 Urrun zen pensatzia partida galtzia,

 Kanturik egin bada ez daite egia,

 Erretzen ahal dute oraiko kopia.

 

 Urgulutan zirela, ez dugu dudarik,

 Ez zuten ez pensatzen partida galtzerik,

 Uste zuten Frantzian ez zela gizonik,

 Heien kontra pilotan kapable zagonik,

 Jokin bezAte beraz Lapurtarren ganik

 Probintzia ez dela munduan bakarrik.

 

 Irunen hin derauku urrezko uria,

 Bainan ez baliatu hanits Probintzia,

 Frantziako parterat zuen ichuria.

 Aise doratu dugu Pausuko zubia,

 Aintzitik bantatzia ez da prudentzia,

 Jaungoikoak eman daie punizionia.

 

 Bitorios balire Irunen izatu

 Usoño bat behar zen berehala partitu,

 Frantses kasta guzia zutela garbitu,

 Miseria gorrian ginela gelditu,

 Bainan usa gachoa bidez da trunpatu.

 Donostia utzirik, Lapurdin da sartu.

 

 «Arrajo demonia Kaskoin trunko hori»

 Bizitik bai loretik ederki duk hari!

 holakorik ez diguk oraino ikusi.

 Horrekin behar diguk pilotan ikusi,

 Frantses pikaro hayer ez zaio itsusi,

 Lapurdi Probintzian pilotan nagusi.

 

 Probintzian pilotan, bazuten urgulu,

 Bainan oraiko huntan, beharko zapatu,

 Frantsesa uste gab zaie nagu itu.

 Zer gisaz behar dire orai kontsolatu;

 Heien fama guzia Lapurdin da sartu,

 Bi urtheren dolua behar dute hartu.


inprimatu