inprimatu
Agur!, euskaldun zahar eta gazte
Izenburua:
Agur!, euskaldun zahar eta gazte
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
902.zk.
Orrialdea:
38-39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Agur! euskaldun zahar eta gazte

 

 

 Agur! euskaldun zahar eta gazte

 Santa Ageda egunez.

 Beti bezala kantari gabiltz

 ohiturari erantzunez.

 Gure herriko egoera hau

 aldatu nahirik zentzunez

 nahiz ta sarritan gure oihuak

 behar bezala entzun ez.

 

 Lehen bat izana hiru zatitan

 banandu digute lurra.

 Geure etxeko jabea, horra,

 estranjeriko lapurra.

 Tokatzen dena eskatu eta

 erruki gabe egurra;

 pakezaleak bagina ere

 sartu digute beldurra.

 

 Telebista ta irratian da

 agintarien indarra.

 Egunkari ta aldizkariak,

 dirua jabe bakarra.

 Gezurra eta propaganda da

 helburu eta zustarra,

 non ote gure txalaparta ta

 mendietako adarra.

 

 Zerbitzu honek ondoren dakar

 eskubideen lotura.

 Menifestapen zapaldu eta

 komisariko tortura;

 espetxeetako burni tartean

 kriminalaren itxura,

 gure etxean bizi beharra

 esklaboaren modura.

 

 Santa Ageda eguna dugu

 herriko ohitura zaharra.

 Kantuz ematen bakar-bakarrik,

 gaur egun ez da samurra.

 Herri honetan dagon beldurra

 zapalketa da bakarra,

 langileria bat egin eta

 elkartu zuen indarra.

 

 Errekastoei gardentasuna

 darie bere ur garbian.

 Ez da argitasun bera izaten

 komunikazio iturrian.

 Telebista eta egunkarian

 baita ere irratian,

 berri emaleen joko ilun hori

 handi-mandien azpian.

 

 Kideko diren gobernu artean

 paktu ta akordio ugari.

 Bitartean gure herrietan

 hiltzen hainbeste gudari.

 Torturak eta kartzelak dira

 bihurtzen askoren sari,

 gorrota eta dirua izanik

 sarraski hauen gidari.

 

 Gure hizkuntza izan da beti

 askoren herri eskabide

 Baina juizioz eta abarrez

 epaitzen da edozein kide.

 Kultur borrokan saiatu behar

 lortzeko da beste bide,

 Adierazteko askatasuna,

 mintzaira ta dadin libre.

 

 Gure kultura eta ohiturak

 nahi baditugu altxatu,

 derrigorrean borrokarekin

 beharko gara mintzatu.

 Garai batean harmak hartzeaz

 ez gara inoiz lotsatu

 indarkeri ta injustiziak

 gaituzte hortaz bultzatu.

 

 Hitz polit eta promesa asko

 herria konforma dadin,

 konsejo eta engainuakin

 ohituak gaude aspaldin,

 borroka gabe ez dago ezer

 bezate guztiok jakin,

 limosna edo antzerakorik

 ez dugula nahi Euskadin.

 

 Agur! berriro euskaldunari

 agur ta erdi benetan.

 Gaur hemen kantuz gabiltz

 baina

 herria dago penetan.

 Baldin badago aberriaren

 odolik gure zainetan

 hartu eskuan ezpata eta

 irrintzia ezpainetan.

 


inprimatu