inprimatu
Iru erregekin
Izenburua:
Iru erregekin
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1920
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
13.zk.
Orrialdea:
9

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Iru erregekin

 

 

 Izar bat zen argia

 aundia

 zerutik agertu

 erregeak bertatik

 bereala abiatu.

 

 Erodes'en irian

 berian

 auk zuten galdetu

 ea ango errian

 Jesus zenez sortu.

 

 Erodes erregea

 ber-bera

 kezketan jarririk,

 galdetu zun bazen-ez

 beste erregerik.

 

 Erodes'ek berala

 Kortia

 zuan billerazi,

 jakin nai bai zuan

 berria obeki.

 

 Erodes'ek orduan

 berean

 erantzun zioten;

 Kristo bearko zala

 jaio izan Betlen'en

 

 Erregek diotsate:

 «zoazte,

 ezta sortu emen;

 ikusten badezute,

 neri esan non den.»

 

 Magok ala galanki

 jarraiki,

 zuten bide ura,

 bai eta adoratu

 gero Jesus aura.

 

 Mirra zuten eskeindu,

 inzensu

 urre askoreki;

 eta itzultzeko joan

 beste bidez gaindi.

 

 Jesus, ongi bazaizu,

 iguzu

 Errege aieki,

 bai duzu al askia,

 zorion azkarki.

 

 O Birjińa garbia

 Maria,

 otoizten zaitugu

 Jesusen eretzian

 balia zatzaigu.

 

 Jesus zeruetako

 lurreko

 Egintzalle ,jauna,

 arren eraman gu

 Zeru goienera.

 


inprimatu