inprimatu
Irrintzina mendian
Izenburua:
Irrintzina mendian
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1910
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
1205.zk.
Orrialdea:
4

Irrintzina mendian

 

 

 1

 

 Gau eder batek ninduen

 hatzeman mendi gainetan,

 Iguzkia aintzinean

 emeki etzan zitzautan;

 Azken abereak etchera

 zoazin ene oinetan,

 Bazter guziak zituztela

 inharrosten marrumetan.

 

 2

 

 Lehen izarrek zeruan

 orai zuten disdiratzen,

 Ordokian harrabotsak

 hasiak ziren eztitzen;

 Egunaren ondotik gaba

 bere aldian hedatzen,

 Herrian etche zombait ziren

 oraidanikan argitzen.

 

 3

 

 Bortu gainean artzain bat

 hatzemaiten nuen kantuz,

 Eskualdunen aire zahar

 ederrak charamelatuz

 Boz hura bakarrik orduan

 mendi gain hetan adituz,

 Iduri zautan arbasoak

 harekin zaudela oihuz.

 

 4

 

 Bat batean, ilhumbean

 oihu bat da eraikitzen,

 Bere samintasunean

 ninduelarik harritzen

 Mendi kaskoan harri-kotor

 zaharrak zituen jotzen,

 Eta leku basa ketako

 oiharzunak irazartzen.

 

 5

 

 Oihulgora garratza zen

 nola emaztearena;

 Ilazkarra eta borthitza

 nola gizonkiarena;

 Artetan gero erranen zen

 basa-ihizi batean,

 Ezagun zelarik halere

 oihu bat, jendearena.

 

 6

 

 Luzaz zuen inharrosi

 mendi hetako bortua;

 Iduri zuen hastea

 norbait zela min-hartua,

 Irri lotsagarri batean

 zen aldiz akabatua,

 Bethi chutik nindagolarik

 bide chendran choratua.

 

 7

 

 Ibañetan ere lehen

 irrintzina aditu zen,

 Arrolani bertutea

 laster ziola lotsatzen,

 Dei-adarraz debalde ziren

 mendiak dardarikatzen:

 Eskualdunen irrintzina zen

 dei-adarrari nausitzen.

 

 8

 

 Gogoetan nintzalarik

 osoki zen ilhundua

 Zerua zuten itzatua;

 mila itzez itzaten;

 Bortuan aldiz irrintzina

 aspaldi zen ichildua,

 Ordokian lanoek zuten

 hasia beren gudua.

 

 9

 

 Azken aldikotz nituen

 behatu bortu ilhunak.

 Iduriz orai zerautan

 ihardesten oiharzunak:

 «Mendian entzunen direno

 hoin ederki irrintzinak,

 «Ez dira ezeztatzekoak

 lur gainean Eskualdunak!

 


inprimatu