inprimatu
Iñaki deunaren ereserkia
Izenburua:
Iñaki deunaren ereserkia
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
328.zk.
Orrialdea:
3

¡Iñazio!

 

 Iñazio, dira zure anaiak

 itxas gizon argiak

 arraunak

 botatzen dakitenak;

 Pedro'ren ontzia

 badago ertsia

 arroka tartean

 egunen batean,

 bertatik txalupan dira sartzen

 eta argana joaten.

 Sokakin loturik

 arroken artetik

 baldin bada etsairik

 oiek garaiturik,

 an daramate ontzia kaiera.

 Naiz izan ekaitsa

 bogatzeko gaitza

 eta bagen goiak

 naiz busti odeiak

 arraunak arturik

 alkar alaiturik

 txalupan sarturik

 bizitzaz azturik

 boga-boga deirik

 an dijoaz kaietik

 bultzeaz killa

 Bedro'ren ontziaren billa

 beti bultzeaz killa.

 


inprimatu