inprimatu
Bi laborariac eta hodeya
Izenburua:
Bi laborariac eta hodeya
Sinadura:
Aintziburu, Arnaud
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aintziburu, Arnaud

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1894
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
350.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Bi laborariac era hodeya.

 

Arnaud Aintciburu.

 

 Manech eta Preyo bi laborari,

 Udaco bero batez lanean ziren ari;

 Denbora baitzen emana idorteari,

 Manech zen ohartu -mendi aldeari,

 Zerua zela handizki goibeltzen hari.

 

 MANECHEC

 

 Behazac Preyo eta ikhusac egia,

 Mendealetic yalgi den hodey beltz lodia,

 Zorigaitz handiaren hor duc seinhalea,

 Laster dikeiagu hementche harria.

 

 PREYOC

 

 Ez manech ez zauc egia gogoratu,

 Idorteac akhaba laster ordu baitu,

 Lurrac oraikotic behar dic gozatu

 Euri on bat ziaguc hodey hortan heldu.

 

 MANECHEC

 

 Bainan ikhusac bada haren hegia,

 Gainez gorri eta zolaz beltzatia;

 Orruaz duc hasi ya ihurzuria,

 Laster gutan duc zigor izigarria

 Gure ensegua dic ezeztatuco

 Uzta guziac diauzcuc lurpean sarthuco.

 Lurra salbu deusic ezdiaucuc utzico.

 — Gisaren arabera baita ethorrico,

 Hutsic egin gabe helduden neguco,

 Bizigailua ziaguc orori faltaco,

 Atsegabe guziac ditut guganaco,

 Heriotzeac gitic undarric yoco.

 — Aberats ala probe sendo ala eri,

 Mundu huntan jan gabe ezpaitake bizi,

 Izanikan ere ahal duena abil.

 Aurthen beharco diagu oroc gosez hil.

 

 PREYOC

 

 Contsola hadi othoi ezen herioric,

 Etziaukuc ethorrico erauntsi hortaric;

 Contrarat aldiz horrec behar gitic,

 Oro aisean eman gure entsegutic.

 — Euri on baten egiteco nola baitu gisa,

 Gure alhor phentzeac yarrico tuc untsa,

 Oraikoaz badukec doble hurran uzta,

 Bihia egin ahala haziren baita;

 Sorhoa aldiz jinen duc phusa ahala,

 Hazico diagu laurden hat gehiago kabala.

 Gauza guziec hartuz beren abantaila,

 Mahatsa larrituren duc nihoiz ez bezala;

 Ganer, sabai. sotoac betherikan hola,

 Ikhusac Bettiri urrun dukegula.

 

 MANECHEC

 

 Zer asmua dukan gauzen ikhusteco,

 Alta duc egia laster ikhusico;

 Hi ala ni garen kascoz abilago.

 

 PREYOC

 

 Ba ez nue ez gero ni ere hain zozo.

 

 MANECHEC

 

 To harren deus ez diat erranen geihago,

 Gauden begira norc duen phentsatuco.

 

 PREYOC

 

 Gehienic tronpatu batere ez nauc ni,

 So egic artetic haize bortitz huni,

 Baderamac hodeya gibela azkarki,

 Ikhara hortaric apazea hadi.

 Artzen ahal gaituc gustuan lanari.

 Gure landec eztiez harri ez euri.

 

 


inprimatu