inprimatu
Agur!
Izenburua:
Agur!
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Karmel.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
4.zk.
Orrialdea:
97b

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Agur!

 

 

 Agur, itxas-izar,

 Jainkoaren Ama,

 beti gazte garbi,

 zeru-ate deuna.

 

 Gabirel'en agoz

 Agur entzun dozu;

 egiguzu bake,

 t'Eba izena biurtu.

 

 Giltzapean gagoz

 pekatari itsu,

 gaitza kendu eta

 ona emoiguzu.

 

 Izan zaitez, Ama,

 gure bitarteko,

 Seme zaitun A'ri

 gu erakusteko.

 

 Gazte bardin bage,

 goza eta garbi,

 egin gagizuz gu

 garbi eta ezti.

 

 Bizi gaiten zintzo

 atzerri onetan,

 Jesus ikustagun

 beti zeruetan.

 

 Gora Jainko Aita,

 ta Seme onena,

 eta bien bardin

 dan Gogo Gurena.

 


inprimatu