Basherritto batean bizi naiz gustuan.
Arnaud Aintciburu.
1
Basherritto bateko mendichka artean,
Ur e reka aldean nihauren etchean;
Athor oihan sorhuak denak inguruan....
Gizonik urosena bizi naiz gustuan.
2
Bichtako eremua oro dut neurea.
Munduaren phartetik badut nik bakea.
Auzoetarik urrun nere desterruan;
Nehor unhatu gabe bizi naiz gustuan.
3
Ogi artho ilharrez betherik alhorrak...
Gaztain intzaur gerezi sagarrez oihanak...
Idi behi ahari ardiak sorhuan...
Ni horietaz jabe bizi naiz gustuan.
4
Baratze eder bat da ene etchaldea;
Ithurri sano baten uraz freskatua.
Bazter loredun hauek hedatu gozuan.
Phausua bihotzean bizi naiz gustuan.
5
Andre, hun baten arthaz bethi lagundurik;
Familia hazirik etchean badut nik
Bi semetto azkarrak alaba onduan:
Hoiekin amodioz bizi naiz gustuan.
6
Chorittoen khantuek yatzarrarazirik;
Goizetan niz lanerat jalgitzen etchetik.
Eguna zait joaiten laster deskantsuan;
Bethi zerbait eginez bizi naiz gustuan.
7
Aberats izan gabe badut sosegua;
Urhe zilhar goseaz ez niz khechatua.
Behar dudadanarekin osasun senduan.
Urhe amentsik gabe bizi naiz gustuan.
8
Ager nadin eliza ala merkhatura.
Edo egitekoez gizonen artera;
Ezagunetan ez dut nehor etsainguan,
Herraguarik gabe bizi naiz gustuan.
9
Atsegin oroz nekhez baititake goza,
Ethortzen ahal baitzaut bardin zorigaitza;
Jaun ona dut utzia nik hortaz hautuan:
Haren borondatera bizi naiz gustuan.
10
Chokho huntan prestuki bakean bizirik
Nahi nuke adinez johan hau utzirik
Luzazki zahartzeaz ni hola munduan,
Zergatik lotsa naite bizi naiz gustuan?