inprimatu
Ainhoako bozen ondoko kantuak
Izenburua:
Ainhoako bozen ondoko kantuak
Sinadura:
Ainhoarra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ainhoarra

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1899
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
614.zk.
Orrialdea:
3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ainhoako bozen ondoko kantuak

 

Ainhoarra

 

 1

 

 Bozkario handia herri huntan egun,

 Garhaiturik etsaia, Sin Josepe lagun.

 Bihotzak alegera, eta bozak legun,

 Biba, biba Ainhoa, errepika zagun!

 

 2

 

 Zorionean dago jende on guzia,

 Irabazi baitio tzarrari hauzia.

 Ongia barne dugu, kampo tzarkeria,

 Oraikotik fini da gure miseria.

 

 3

 

 Bakea beraz segur, akhabo guduak,

 Partidak baititugu kamporat khenduak

 Gerla nahi zutenak orai urrunduak;

 Dekantsuan behar du Ainhoan munduak

 

 4

 

 Jaun erretora, hitz bat zure laudatzeko:

 Zu behar zinen, bai zu, gure libratzeko

 Guri egin ongia chuchen pagatzeko;

 Egonen gare bethi zure zerbitzeko.

 

 5

 

 Jainkoaren graziak fagora gaitzala!

 Herri hau izan bedi harentzat leiala!

 Jaunak bere bakeaz sarista dezala!

 Horra gure nahiak Ainhoar bezala!

 

 6

 

 Bitarteko zaitugu, Birjina Maria,

 Semearen ondoan zaizkigu balia!

 Ainhoaren zaintzeko kaperan jarria,

 Begira zazu, othoi, gerlatik herria!

 


inprimatu