inprimatu
Ikhazketako mandoa
Izenburua:
Ikhazketako mandoa
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1910
Argitalpenaren urtea:
24
Alea:
1218.zk.
Orrialdea:
4

Ikhazketako mandoa

 

 

 1

 

 Hauche da ikhazketako mandoaren traza:

 Lephoa mehe du eta ilia latza,

 Itchura gaitza;

 Bastape guzitikan zauriak balsa;

 Hauche de salsa!

 Krichtaurik ez daiteke aldetik phasa (bis).

 

 2

 

 Lephoa mehe du eta buruia handi.

 Mathel hezurra seko, dena beharri.

 Begiak eri;

 Bi sudur zilotarik mukiak dari,

 Ezpainak larri;

 Hortzik izan badu ere ez du ageri (bis).

 

 3

 

 Bi hitzez aitzazue laur hatzen failak:

 Belhauna handi eta makhur gidailak,

 Lurrera zailak;

 Kortesia eskatzen belhaunez ari da;

 Gero ezin altcha.

 Haurren mantenatzeko zer abantaila (bis).

 

 4

 

 Fantasia asko badu mando lapurrak:

 Lau-zangoak trepel eta juntetan hurrak,

 Hanka makhurrik;

 Ezpata bezain chorrotch bizkar hezurra,

 Ez duk gezurra.

 Noiz larruturen zautan ni naiz beldurra (bis).

 

 5

 

 Mando itsusi, zikhin, lotsagarria.

 Gaitzera bota didak osagarria,

 Okhagarria!

 Sartzen eztio nahi utzi ostaleriak.

 Haren sartziak

 Urrintzen diotela etche guzia (bis).

 

 6

 

 Buruko krapestuak grandeza badu;

 Erostunikan balu, nahi luke saldu,

 Ahal bezein zalhu;

 Chiki bat arnoren saria iten ahal balu,

 Charrantchak saldu,

 Tratu hortan hainitzik ez liro galdu (bis).

 

 7

 

 Aitzineko petrailaz dago espantuz,

 Zeren dakota duien erdia espartuz.

 Bertz' erdia trapuz.

 Hatzeman puska guziak lurretik hartuz;

 Ase niz tratuz.

 Enfadaturik nago botigan sarthuz (bis).

 

 8

 

 Galtzera bota didak manta bat fina,

 Atchuaren demboran Kadiztih jina.

 Oi, manta fina!

 Ora koropillo eta zilo et' ezkina,

 Petatchuz ina.

 Sekulan ez zaut juanen mantaren mina (bis).

 

 9

 

 Sakerdi bat berria bada bereki;

 Beldurra dago ladronek nombeit edeki;

 Dabil' ederki;

 Kapusail zar puska bat larru bateki

 Kumputuz bethi,

 Zirdina dariola hanketan beiti (bis).

 

 10

 

 Ene munduak duen zingila korda

 Juan den zazpi urthian botigan zor da;

 Dembora sobra!

 Merkatariarekin erre'itut kordak,

 Testigu obrak.

 Nik ere hartzekoak ez zaizket kobra (bis).

 

 11

 

 Ikhatz zako ederren jabe nabilla;

 Ahoak nun dituen ez taite billa;

 Phorroska milla.

 Zazpi zortzi petatchu elgarrekilan.

 Ziloekilan.

 Heien bethatzaileak badik aski lan (bis).

 

 12

 

 Eskuaraz «Zingila» eta erdaraz «Chincha»

 Horren gainian ere badut zer mintza.

 Biluaren gisa

 Trenka dakidan beldurrez ez dirot tinka,

 Kargak egin'ta

 Hortan gezurrik bada lephoa pika (bis).

 

 13

 

 Mandoa zahartu zaut, krastuak hautsi;

 Erostean egin zorra oraino bizi;

 Badut lan aski.

 Norat nahi juan nadin zorra dut nausi.

 Hobe dut naski

 Ferrak athera eta larrerat utzi (bis).

 

 14

 

 Neskatcha banintz eta majoa falta,

 Ikhazkinik ezkontzaz ez niro trata,

 Jainkoak barkha!

 Lastimagarri baita ikhazkin hauta

 Dabilan planta;

 Etchetik ez dirola bethi athera (bis).

 

 13

 

 Ikhatza saldu eta ondoko intza,

 Gaitzuru bat artoren saria falta,

 Etchera joan da,

 Andriak nigar eta haurrek marraska;

 Ezin balaka

 Talo baten gaiik ez dio harrapa (bis).

 

 16

 

 Abarkatik bas nadin emeki emeki,

 Haragi ustel orria bat badu bereki;

 Halere ederki

 Aztal eta behatza kampoan bethi,

 Ziloa petik:

 Zangoak erretzeko perilik eztik (bis).

 

 17

 

 Galtzazpien berriak erraintut garbi:

 Botoinak ttiki eta chiluak larri,

 Chotchak ezarri;

 Berrehun lekhutarik larri ageri.

 Bragetak irri.

 Jainko partel pikorrik ez duke sarri (bis).

 

 18

 

 Barneko motch bat badut anhitz ederra

 Urratuaren hutsez ez dirot zerra.

 Andre alferra!

 Orratza duenian hariaz gerla;

 Apho fardala!

 Sukaldian lo dago jaiki eta berla (bis).

 

 19

 

 Hara ikhazketariek duten girua:

 Bonetaren kaskoan, chuchen zilua,

 Phantzu bildua;

 Laur errhi trebesetan chutik bilua.

 Ene migua!

 Nik ez dakit zer iten duten dirua (bis).


inprimatu