Igante chouriz
ATHARRAZTARREK
Andere Maria Maridalena.
Zerra bichkarrian, gora zaudena,
Zeur'ikhoustera jin nahi gunian,
Elhur ezbalitz erori mendian;
Beharko duzu enthelegatu,
Bai eta ountsa burian hartu,
Ezdela, egun, izan faltarik
Zoure eretzian goure beitharik.
MARIA MARIDALENAK
Zitzerra beno hanitchez ere
Zien bihotzak hotzago dire;
Ezda ez aski oihu egitia
Barna duziela, barna sinhestia;
Soldado houna ezda gibeltzen
Etsaia azkar nahiz agertzen;
Ez eni erran auher elherik,
Ahul zidie, ezda besterik.