inprimatu
Ifar-Orkatzen lurraldea
Izenburua:
Ifar-Orkatzen lurraldea
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: X.Lete)
Egilea(k):
X.Lete

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
690.zk.
Orrialdea:
28

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ifar-Orkatzen lurraldea

 

 

 Zauriturik daude ifar-orkatzen eremu

 oihan eta mendixkak.

 

 Asfalto bideek hildo itsusia

 zabaltzen dute

 artiko izoztuan.

 

 Ifar-orkatzen goroldioa

 babesten duten zuhaitzak

 moztu egiten dituzte.

 

 Ifar-orkatzen bidexkak desegiņik daude

 Ifar-orkatzek kiretsa usantzen dute

 eta ezin dituzte ohizko bideak aurkitu.

 


inprimatu