inprimatu
Iako
Izenburua:
Iako
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1911
Argitalpenaren urtea:
25
Alea:
1268.zk.
Orrialdea:
4

Iako

 

 

 SantaGrazi tieso hala noula bortia;

 Zankho petan dauka Pettarren urguillia.

 

 Larraņe gora da, gorago da Orhi,

 Larraintarrak goizik zer nahitan zohi.

 

 Ligiarren gogoa: Dugun suia atich,

 Ligiarrak dirar bethi danik kampich.

 

 Etchabarre, elhez, lekhu errenbesa,

 Harat ausarki doa Banketik entresa,

 

 Mendi zolan, hortche, ager Lechantzu,

 Mouzkin bidiak han sekulan ez antzu

 

 Atheei zen lehen oro arrantzari:

 Arrantzarriek ez die idorrian ezari.

 

 Haunze bada ichil bere ibar chokhoan,

 Ihourk dakia ountsa harek zer dian dodoan

 

 Liginaga azkar, botchiari bizkarrez:

 Orotan nausi die arthoua bizarrez.

 

 Astue ez da izan behin ere lotsor;

 Hanko gizonetan bada hanitch doktor.

 

 Omizek bethiko zubu luz kankala;

 Urguillurik ez du dialarik ahala.

 

 


inprimatu