inprimatu
Donazaharreko pilotariac
Izenburua:
Donazaharreko pilotariac
Sinadura:
Hortzduna
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Hortzduna

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1894
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
391.zk.
Orrialdea:
3

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Donazaharreko Pilotariac.

 

Hotzduna.

 

 1

 

 Khantatzerat niazu aire errechian

 Zer berri dabilaten, oi gure herrian;

 Pilotan gustu dugu plaza on denian

 Zahar eta gaztiac elgarren artian.

 

 2

 

 Herri hunen izena da Donazaharre

 Ez dugu hemen naski oroc elgar maite;

 Khantoren emailia zuri nago galde

 Guc bezenbat eiteko zirenez kapable,

 

 3

 

 Sei lagunec ein dugu herrian partida

 Ederki yostatziaz ginelakotz fida;

 Donibanera gero afariz yuan gira,

 Hemengo ostalerrak gaitzituric dira.

 

 4

 

 Herriaren erdiko otel famatia,

 Zerbitchari bat bada hor arras propia;

 Erbia delakuan emaiten gatia;

 Ez ditake gaichtua saltsaren gustia.

 

 5

 

 Anderia bazindu ardura entrada

 Epher baten itzalian saltzeko pintada;

 Zure zerbitchia da kanpoz arras fina

 Tronpatzeko yenderic nihon balin bada.

 

 6

 

 Morde Escande zuri milaka goraintzi,

 Zerbitchatu gituzu ahal bezen ongi;

 Zu ganat yinen gira behar ordian bethi

 Nihoin beldurric gabe bihotza trankilki.

 

 7

 

 Yaun bat mintzatu duzu gure hortzen gainian,

 Arabez arrangura zen biharamunian;

 Ezin chehatuz zerbeit gelditu zen platian,

 Askariz emaiteko oi hari goizian.

 

 8

 

 Donibanen badira gizon famatiac,

 Obrac ttipitto bainan handi espantiac;

 Nekez izanen gira hetaz lotsatiac,

 Indarrez fida bezen eskolaz argitiac.

 

 9

 

 Adios jaun anderiac Donibandarrekin

 Arrangura duena hel bedi gurekin;

 Afaria bagindu oi egin zuekin

 Akort izanen ginen oro elgarrekin.

 

 10

 

 Ostatuan yendia bethi ongi trata

 Orduan baditeke bethi errekesta;

 Gauza finarendako arruntic ez presta.

 Penarikan gabeko plazerric ez baita.

 

 


inprimatu