inprimatu
Donazaharre. Egun handia
Izenburua:
Donazaharre. Egun handia
Sinadura:
Aillande - Michel
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aillande
Michel

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1936
Argitalpenaren urtea:
49
Alea:
1890.zk.
Orrialdea:
5

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Donazaharre Egun handia.

 

Aillande eta Michel.

 

 1

 

 Garaziko herririk ederrena,

 Donazaharre dela daukagu;

 Haren gizen batian da egina.

 Zelhai eta ibaiez inguru.

 

 2

 

 Arima on, giristino batek du,

 Escola libro bat hor altchatu;

 Jaun apezpikuak bere eskuz da.

 Nahi izan hau benedikatu.

 

 3

 

 Arimen aita onaren egintzak,

 Magitu ditu barna biborzak;

 Batzarre on ohore ta musica

 Ikusgarri ziren horgo bestak.

 

 4

 

 Gure gazte zalhu eta lerdenak.

 Lote batzu bezala emanak,

 Zaldi edo bizikletan iganak

 Aitzinera jalgi zaizko denak.

 

 5

 

 "Gazte maitiak (haukier erran du)

 "Maitagarri zarete agertu:

 "Ene bihotzak zuenarekin du

 "Nahi hementche egun gochatu".

 

 6

 

 Jaun ertorak erran baitio untsa

 "Egin dugu eskola berria;

 "Gure haurrer Jainko onaren hitza

 "Nahiz hemen, segurtatu hola."

 

 7

 

 Ihardetsi dio: "Hambat ederra"

 "Egiazki da zuen eskola;

 "Jainko jaunak dezala benedika

 "Ene eskuz hoin obra superra.

 

 8

 

 "Nau izanen da gizon mindegia,

 "Huntan lurreko jakitatia;

 "Bai eta harekin Jainko legia

 "Ongi ditake erakutsia.

 

 9

 

 "Hola ez ditazke hemen goguak

 "Lurrari so, betkhoi baratiak:

 "Bainan Jainkoaz gora altchatiak,

 "Onok, znzen, eta bakezkoak,"

 

 10

 

 Eskolarentzat hola aski bada.

 Huna gizon gazteen biltzarra:

 Lapurtar eta Garaztarren junta,

 Ezen hemen egin beharra da.

 

 11

 

 Baionatik musikari arhinak

 Kostatik mintzatzaile jakinak;

 Garazitik chunka ziren jinak

 Banderekin gazte hoberenak.

 

 12

 

 Hor daukute ongi adiarazi

 Nola gaizken giristino bizi;

 Lurreko jakiteetan bethi

 Trebatuz geroago hobeki,

 

 13

 

 Gerla egunek erakutsi dute

 Dudarik ez da huntan batere;

 Populu bat chutik ezin dagoke

 Zimendutzat Jainko ona gabe,

 

 14

 

 Hortakotz dira gazteak osteka

 Bildu nun nahi elgarretara

 Bihotzian herria bai fedea

 Barna eta tinki daukatela.

 

 15

 

 Azken hiza, Jaun Aphezpikuak egun

 Erran du: "Gogo eman dezagun,

 "Nahasiak ez daudela lo nihun

 "Egon gaiten: Eskualdun, Fededun."

 

 


inprimatu