inprimatu
Mauleko Su-Prefeta eta Ihizlariak
Izenburua:
Mauleko Su-Prefeta eta Ihizlariak
Sinadura:
Aillande d'Ass.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aillande d'Ass

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1900
Argitalpenaren urtea:
14
Alea:
692.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Mauleko Su-prefeta eta ihizlariak

 

Aillande

 

 Nahiz ezkiradian ihaoutirian,

 Khantiak egin tugu, chorrotchen airian

 Solasa beitugu Maou'e alderdian;

 Erri egin dezagun Eskual-herrian.

 

 Ihislaria dugu orayko sujeta,

 Horren aoutorra duzn goure su-prefeta

 Nahiz egin deykun herots tarrapata,

 Zehe bat sudurrekin konfus gelditu da.

 

 Maouleko kontseilian zombait ihislari,

 Beytute amorio hek ihiziari,

 Nahiz ez agrada Jaun Su-Prefetari,

 Goyzian goyzik erne tiroz erbiari.

 

 Igaran egunetan ihiste defendu,

 Gure Jaoun Su-Prefetak mila pensamendu;

 Hirour jandarmeria dutu prebenitu

 Ihislari hoyek nahiz susprenitu.

 

 Depecha eta ordre hirur brigadetan,

 Bertan pharti ditian zama! galopetan:

 Ihislari hoyen atzamaytekan,

 Gero hen igorteko korreczionetan.

 

 Jandarma hoyek laster beren zaldietan,

 Oro juntatzen dira gure oyhanetan.

 Hoyen atzaman nahiz bethi lasteretan;

 Bena hoyen urhatsak oro aouheretan.

 

 Beste ihislari bat han gainti agitu.

 Chakur azantzetarat jandarmak huillantu:

 Jaoun hoyek dirade hanitch estonatu,

 Kargudun bat beytute han erekontratu.

 

 "Jaouna zure ikhoustiak gutu estonatzen,

 Ihistegan zinela eskunin phentsatzen:

 Nahi esginandian gu zoure cherkatzen,

 Berbalik gabetarik etzira libratzen."

 

 Jaoun hori da agertu korreczionian,

 Goure Su Prefetaren arragret handian,

 Donapaleuko tribunalian,

 Gu han bebatu gira kondenamentian.

 

 Gure Jaoun Su-Prefeta ezta deskantsatzen.

 Mundu orek beitero erri egiten

 Oustez bere etsayak dutian punitzen

 Adiskidiak dutu kondena erazten.

 

 Maouleko kontseillerak Jaoun Merareki

 Famaturik dirade finak ihislari

 Ardura janen dute erby algarreki

 Eskentuz hezurrak Jaoun Su-Prefetari.

 


inprimatu