inprimatu
Haltsuco cen Harriet, yuie ohorezco
Izenburua:
Haltsuco cen Harriet, yuie ohorezco
Sinadura:
Hiribarren, Jean Martin (Iribarren, Martin)
Urkizaren iruzkina:
(Zat.)
Egilea(k):
Hiribarren, Jean Martin

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
1115.zk.
Orrialdea:
1

Haltsuco cen Harriet, yuie ohorezco

 

Hiribarren, Jean Martin

 

 Haltsuco cen Harriet, yuie ohorezco,

 Utzi duena ume bera idurico

 Aphez arropa dute biec garraiatzen,

 Izpiritu dutela guciec aithortzen.

 Ecin ukhatua da, badute mihia

 Urrezcoa duena hitzezco yaria;

 Bat eskola guidari Baionan pikatzen,

 Omenic ederrenac duela beztitzen;

 Semenarioan da bigarrena nausi,

 Bere hegaletaco guti du ikusi,

 Hainitz gauzaz burua bethe du gazteric,

 Ene ustez guti du bere parecoric,

 Yaincoac eman dio gaindiz izpiritu,

 Laguntzen ere berac dohainac baditu;

 Gose da liburuen, ez huzcur laneco,

 Nahi edo ez yakin behar da holaco.

 


inprimatu