inprimatu
Arima ongi sortuak
Izenburua:
Arima ongi sortuak
Sinadura:
Hiribarren, Jean Martin (Iribarren, Martin)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Hiribarren, Jean Martin

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
875.zk.
Orrialdea:
4

Arima ongi sortuak

 

Hiribarren, Jean Martin (Iribarren, Martin)

 

 1

 

 Arima ongi sorthuak herria bethi maite,

 Aspaldi egia hori adirazi dautate;

 Bainan guti nuen frogatu, oren hau ethor arte.

 

 2

 

 Hoi-ta-sei urthe dituzke ene sor-seinaleak,

 Dohatu ninduen biziz Domindina Larreak,

 Aita Mendik, nitaz bietan, zituela urtheak.

 

 3

 

 Denbora gaixtorik ez dut egundaino ikusi;

 Errexki ditut gaztean hedoi beltzak ihesi;

 Grina batek ez daut bihotza behin ere nahasi.

 

 4

 

 Abian herritik urrun, aisia bilhatzeko,

 Har bat zait asikiz hasten, eta ez baratzeko,

 Zeren naizen bidean eman bertzetan higatzeko.

 

 5

 

 Hedoiek nola goibeltzen izarra galernetan,

 Hala da nere irria barna sarthu betbetan:

 O Zerua,lagun nazazu gurutzen oren hunatn!

 

 6

 

 Egunik ederrensan herriaren uztea,

 Maitatu lagun guziek adio erratea,

 Bihotzean zarrazta handi ondikoz egitea!

 

 7

 

 Larrungo mendi ederra, ez haukat ikusirik!

 Urrungo herrian jarriz, begiak hedaturik,

 Ez kausturen hemengo lagun bethi ezaguturik.

 

 8

 

 Mintzatu ere beharko etxean ez bezala;

 Urtheak ikasten ariz, haur iduri dudala:

 Nork erranen, denbora batez, atzetuko nintzala?

 

 9

 

 Soineko berriak jauntziz, igande-egunetan,

 Ez gare herritar denak kausturen elizetan,

 Handik landa, josta gurekin, pilota-saltoetan.

 

 10

 

 Bortz aldiz hemengo bestez urrun naiz orhoituko.

 Miletan hekin eskasak loa daut nahasiko;

 Urrundik dut nik herriari aithorra igorriko!

 

 11

 

 Kaskatzen dut urruntzean aita-amen bizia,

 Neretzat xukatu dena hanbat urthez guzia;

 Nongo etsaiek dautet eman gateko gutizia?

 

 12

 

 Gogor da hola uztea aita-ama zaharrak;

 Bi mila lekhoetarat hek eginen nigarrak;

 Zein mingarri uztea Aitak, bai eta Herritarrak!

 

 13

 

 Adios, ene maiteak, balinba ez bethiko!

 Zer lantza zaukan urheak gordea neretako!

 Traidoreak, orena gabe, hiltzen nau zuendako!


inprimatu