inprimatu
Zer dirade gure egunak
Izenburua:
Zer dirade gure egunak
Sinadura:
Hiriarte (?)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Hiriarte

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1919
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
8.zk.
Orrialdea:
125-126

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Zer dirade gure egunak

 

Hiriarte (?)

 

 Zer dirade gure egunak? Zer da gure bizia?

 Itzalaren pare dira. Non degu ba zentzua

 Atsegin iragankorrei biotza lagatzeaz?

 Laster il bearrak gera, oroi gaiten iltzeaz.

 

 Obira urreratzen gera, sortzen geran unetik,

 Eriotzak, naita naiez garamazki lurretik:

 Baratzetako loreak galtzen diran bezala,

 Ala da gure bizia ondatzen bereala.

 

 Oi! eztegu esan bear gazte, sendo gerala,

 Eriotza guregandik oraindik urrun dala;

 Aurki lurpean dagoke bizi uste duena;

 Nork daki noiz izango dan gure ordu azkena?

 

 Eriotzak iñor eztu lurrean urrikari,

 Bere aldian eraso oi dio bakoitzari,

 Aundiak eta txikiak ditu beraganatzen

 Guziak, arte laburrez, errautsetan ezartzen.

 

 Zertako ditugu beraz lurrean ondasunak,

 Laxter utzi bear diran aipamen ta omenak?

 Gaitzetsi dezagun lurra ta zerua billatu,

 Biotzak antxe bakarrik atsedena arkitzen du.

 

 Eriotza ona egin ta zerura eltzeko,

 Utzi bear da gaizkia, ongiari lotzeko;

 Orixe agintzen digu Jainkoaren legeak,

 Lurreko jaun ta errege guzien erregeak.

 

 Jainkotiarrak ez ditu il-beldurrak izutzen;

 Badakite il bezin laxter dirala zeruratzen;

 Zenbat ere eriotzak begia baitu larri

 Ongi bizi diranentzat ezta ikaragarri.

 

 Oi! zein zoritxar aundia pekatuan iltzea!

 Oi! zein kalte izugarria arima ondatzea!

 Begira gaitzatzu, Jauna, eriotza gaiztotik,

 Menden-mende guzietan erretzen egotetik.

 

 Jaungoiko agurgarria zigorrada latzenak:

 Entzun zazu zure Seme guregatik il dana,

 Barka-eske dagokizuguretzat gurutzean;

 ­Arren! guzaz errukitu gure eriotz aldian.

 

 Guk irabazi ditugu zigorrada latzenak:

 ­Otoi! aztu bekizkitzu, Jauna, gure obenak;

 Lagun zaiguzu, Maria, gure estualdietan

 Guziz, o Ama maitea, eriotzeko orduan.

 


inprimatu