inprimatu
Zerua mintzo
Izenburua:
Zerua mintzo
Sinadura:
Hiriart, Jean
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Hiriart-Urruty, Jean

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1953
Argitalpenaren urtea:
Alea:
172.zk.
Orrialdea:
4

Zerua mintzo

 

Hiriart, Jean

 

 I

 

 Zer gau ederra! miresgarria! argitasunez bethea!

 Zerua urdin, hedoirik gabe, garbitasuna berbera,

 Izarrak dira zeru gain hortan barreialuak ageri,

 Beren dira fina dutela igortzen denek lurrari...

 

 II

 

 Ikusiz izar horiek nola diren guziak ibiltzen,

 Lurraren hala nola elgarren inguru bethi biratzen,

 Sekulan aldiz beren bidean elgar unkitzen hegian,

 Pentsatzen nago nork dauzkan bada horiek denak airean

 

 III

 

 Jakitalezko liburuetan irakurturik bakochak,

 Hamar bat mila urthetaraino behar tuela argiak

 Izar haundisko zombeitetarik mundu huntarat heltzeko

 Ez luke buru ttipia behar distanzi horren artzeko...

 

 IV

 

 Misterio bat daukate segur zeru hortako munduek,

 Nola errege bat dezaketen seinala haren beztiek,

 Berdin zeruko edertasunek dute erraiten garbiki,

 Jaun Jainko guziz maiteak egin dituela hoin iderki!


inprimatu