inprimatu
Ferietako alegrantziak
Izenburua:
Ferietako alegrantziak
Sinadura:
Hiriart, Jean
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Hiriart-Urruty, Jean

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1969
Argitalpenaren urtea:
Alea:
992.zk.
Orrialdea:
5

Ferietako alegrantziak

 

Hiriart, Jean

 

 1

 

 Johan nintzan merkatura,

 Ai zer fortuna!

 Espalakoin erostera,

 Buriko baten saltzera...

 Ahaha! Zer plazera!

 

 2

 

 Bidean nindoalarik

 Alegerarik,

 Uria hasi zerutik,

 Babazuza hedoietik.

 Ahaha! Nun dut idorrik?

 

 3

 

 Larruraino trenpaturik

 Eta freskorik,

 Ikusi dut Espeleta:

 Ai, zer hango jendeketa!

 Ahaha! nolako besta!

 

 4

 

 Abiatu naiz hautatzen

 Espalakoinen;

 Arratoin bat handik jauzi,

 Ene astoa ihesi!

 Ahaha! Zoinen zen bizi!

 

 5

 

 Buruz buru egiten dut

 Murde jaun Petit;

 Bilatzen nau zor dudala,

 Laster paga dezadala!

 Ahaha! Balitz ahala!

 

 6

 

 Erosi ditu bi antxu;

 Egin dut tratu:

 Hogoira urte bazuten

 Deusik ikusten ez zuten,

 Ahaha! itsu baitziren.

 

 7

 

 Lagunek irri egiten

 Eta trufatzen:

 Antxu hetan enganatzen,

 Segur hainitz errex baitzen!

 Ahaha! Hortzik ez zuten!

 

 8

 

 Ihes noa ostatura

 Leku itsura!

 Hasi ziren makilaka,

 Alde orotara joka;

 Ahaha! ai nik zer zafla!

 

 9

 

 Agertu ziren jandarmak,

 Bai gizon latzak!

 Lotu zaizkitan lepotik,

 Eraman preso harturik,

 Ahaha! maņotaturik!

 

 10

 

 Gartzelatik ateratu

 Eta gosetu;

 Eskua sakelan sartu,

 Eta handik moltsa galdu...

 Ahaha! Banuen dolu!

 

 11

 

 Zer eginen dut bada nik,

 Ez badut sosik?

 Itzul, begiak ilunik

 Eta hertzeak zimurrik,

 Ahaha! guti kontentik!

 

 12

 

 Etchalde nindoalarik,

 Tripa arinik,

 Erartzen naiz ixtilera,

 Anbiltzen zupu barnera;

 Ahaha! ene ederra!

 

 13

 

 Etxeratu naizenean,

 Andrea bortan...

 Abiatzen zait mokoka,

 Hordi tzar eta mandil-ka:

 Ahaha! zer afaria!

 

 14

 

 Murde burriko ihesi,

 Moltsa ebatsi,

 Antxuetan enganatu,

 Trufak hartu, preso sartu,

 Ahaha! ez naiz afaldu!

 

 15

 

 Uzten ditut merkatuak

 Eta feriak!

 Zentzatzeko panparriko

 Eta nahigabe asko...

 Ahaha! sobra behingo!


inprimatu