inprimatu
Monja joan zait Fatima
Izenburua:
Monja joan zait Fatima
Sinadura:
Aiete
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Aiete

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
707.zk.
Orrialdea:
32

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Monja joan zait Fatima

 

Aiete

 

 1

 

 Amodioa jarri digute

 aurten bertsoaren gai

 ta gorrotozko itzikan emen

 ez nuke nik egin nai.

 Bi urte luze egon ondoren

 bere erantzunen zai

 tristetu eta portu nauana

 berak eman dit gaur bai.

 

 2

 

 Biok batetsu jaioak giņan

 biok batean aziak

 eta Kristoren lege santuan

 eskola baten eziak.

 Jaungoikoari nik milla bider

 ematen dizkat graziak

 bete bai dira nere maiteak

 zituan amets guziak.

 

 3

 

 Konbentu baten bukatu dira

 nik egindako ametzak

 monja dijoa nik emen artu

 nai nuan ura andretzat,

 pentsatzen nuan ederregia

 zala Fatima neretzat:

 iņork zapuztu baino len

 Jaunak artu du beretzat.

 

 4

 

 Ni utzi eta zeruko aita

 artu dezu zuk laguna,

 ezin ukatu txit tratu ona

 dala zuk egin dezuna.

 Badatorkizu zuri Fatima

 txuriz jazteko eguna,

 azkena dana, guk biok alkar

 ikusi bear dezuna.

 

 5

 

 Esan bezela egun aundia

 beretzako etorri zan

 Obispo jauna meza ematen

 an oitura duten gisan,

 nik beregana inguratzeko

 korajerik ez nun izan

 txoko batean negar eta negar

 gustora egonu nintzan.

 

 6

 

 Malko artetik ikusten nuan

 bere soiņeko txuriyan

 aingerutxo bat zirudiela

 geienoren iritziyan,

 kanpotik apain eta barrendik

 Jaungoikoaren graziyan:

 era artara jarrai dezala

 bere bizitza guziyan.

 

 7

 

 Batera triste, eta bestetik

 ni oso pztua nago;

 orain Fatima arrixkutatik

 erretiratua dago.

 Joan aurretik au esan zidan

 itz goxoakin da klaro:

 ni asko maite ninduala bai

 baiņa Jainkoa geiago.

 

 8

 

 Argazkitxo bat utzi dit neri

 etxean daukat jasorik,

 ez du esango ez diotela

 beintzat egiten kasorik:

 jai asko bertan pasatzen ditut

 bere ondoan osorik

 joan zan ezkero ez dagolako

 neretzat iņun gozorik.

 

 9

 

 Nere maiteak billatu du bai

 zeruratzeko sixtima

 munduan segi eta galtzea

 izango baizan lastima:

 begi onakin ikusten det nik

 egin dezuna Fatima,

 emen lenengo eginkizuna

 da salbatzea anima.

 

 10

 

 Eskaera bat egiteko da

 neronen azken bertsua,

 konbeni bada erantzun zaidazu

 nere Jaungoiko altsua,

 gaiņean neri jarri didazu

 naiko gurutze pixua

 erortzen banaiz lagun altxatzen

 Jesus errukitsua.

 


inprimatu