inprimatu
Nafarroa
Izenburua:
Nafarroa
Sinadura:
Hemendik
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Hemendik

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
751.zk.
Orrialdea:
40

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Nafarroa

 

(Hemendik)

 

 Nik erranen derautzut

 bertsoz ahal dena.

 hurbilago izan ez

 horretan dut pena;

 haurride maiorazku

 edo zaharrena;

 zure baitan nahi du

 norbaitek etena.

 

 Zurekin eta guzi

 gira gu Herria;

 hasera haseratik

 Jaunak ezarria;

 orai somatu nahiz

 histori berria

 Espaiņarat zaituzte

 batzuk igorria.

 

 Idaiak idai dire,

 bakarra egia;

 non hartan dan badakit

 lur honen hegia.

 Ez dut maite delakotz

 lurralde handia,

 baizik delakotz sortu

 ninduen habia.

 

 Nehoiz ere ez dugu

 Nafarro ahantzi,

 nahiz erdal sotanaz

 haren soina jantzi,

 nahiz da izengoiti

 bikoitza erantsi,

 zu ez zira Espainia,

 zu ez zira Frantzi.

 

 Izan zira motin bat

 biek partitua,

 ezin da merkeago

 morroi serbitua.

 Gure Ama Euskuara

 zugan urritua,

 penaz baina nor dago

 horrez arritua?

 

 Haren euskaltasunik

 ahal dea uka?

 Bere nahiz ez bait du

 izaiterik truke;

 lotan baina arima

 bizirikan dauka

 ta beste zakur batek

 dagiegun zaunka.

 

 Haren tokietako

 izenak leturik

 nork erran dagoela

 eskuara galdurik?

 Birpizturen dugula

 nago fidaturik

 ekiten badiogu

 denok elkarturik.

 

 Baina oraino ere

 bada euskaldunik,

 ez pentsa hortaraino

 erori zaukuni.

 Nonbait gaua ez bada

 ez dago egunik;

 zuretzat argi bila

 lo harturen dut nik.

 

 Xalbador, handi zinen

 handi guzietan,

 hola utzi ginduzun

 negar bizietan

 erremuina hasi da

 zure hazietan;

 gure kulpa da galtzen

 bada sasietan.

 

 Axular nongoa zen

 ere, badakizu;

 eskual letretan nork du

 hark bezanbat pisu?

 Haietaz inork ezer

 galdatzen badizu,

 erran izan direla

 Nafarroko maisu.

 


inprimatu