inprimatu
Zozoarena egin zuenaren bertsoak
Izenburua:
Zozoarena egin zuenaren bertsoak
Sinadura:
Heguy, B.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Heguy, B

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1962
Argitalpenaren urtea:
Alea:
618.zk.
Orrialdea:
4

Zozoarena egin zuenaren bertsoak

 

Heguy, B.

 

 1

 

 Huna, andre Madalen, ene malhur ona,

 Ilez egin baitautet belhaun-erraztuna:

 Izarra galdua dut belharretan barna,

 Bi putzez argitua, beltch eta urdina.

 

 2

 

 Hartza zortzi hegalez hantchet igerika,

 Baratchuri achalez beterik barrika:

 Aintzinean entzun dut mokanes karranka

 Eta hamasei bare leihotik oihuka.

 

 3

 

 Eguna dut tindatu hameka kolorez,

 Ongi egin duanez errazu bai al'ez:

 Donaphaleun zauden angles eta biarnes,

 Itsasoa lurrari ezkondu beharrez.

 

 4

 

 Kapelua zangoan, zapetak buruan,

 Kailla hil eta kantuz ari zen gostuan:

 Ohoina juje zagon tribunal handian,

 Jujea aharrosiz kordatik dilindan.

 

 5

 

 Chardina oinez jin da athe bat soinean,

 Ichtaklok jarri zaiku teila-bizkarrean:

 Mustatcha loretu da harrien artean,

 Iturriak ez jakin nun bizi munduan.

 

 6

 

 Gatua ikusi dut ichkilima jaten

 Eta gure zakurra bi kobla emaiten:

 Dorreko oilar hura arroltze egiten

 Eta moltsa batetik otsoak jalgitzen.

 

 7

 

 Atso konkor gaichoa eman dute saltsan,

 Gatz eta mitriola urarekin baltsan

 Lunetak jan ditugu ezti-biperretan,

 Eta zortzi liburu esne-minagretan.

 

 8

 

 Zentzua nik erosi merkatuan merke;

 Zentzu merkea ere kario ditake

 Egun, andre Madalen, emadazu bake;

 Egin dautzut ausarki bertso, su eta ke!


inprimatu