inprimatu
Hazparne
Izenburua:
Hazparne
Sinadura:
Hazpandar bat
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Hazpandar bat

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1936
Argitalpenaren urtea:
49
Alea:
1864.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Hazparne

 

 

 1

 

 Herrialde eder bat nahi dut aiphatu,

 Hobeki goresteko, bertsuak moldatu,

 Errepikatuz bethi goraki kantatu.

 Errepika

 Bai! Biba Hazparne! Herri distiranta!

 Sor lekhu ederra! dugun denek maita!

 

 2

 

 Ursuya mendiaren hegian jarria,

 Nork ez du ezagutzen Hazparne herria?

 Dener egiten duen ongi ethorria.

 

 3

 

 Zer landa mamitsuak, zer phentze joriak!

 Zer baratze alhorrak, oi! Zer mahastiak!

 Fruitu lore ederrez oro estaliak!

 

 4

 

 Oi! zer etche pollitak arbolen erdian!

 Pampinatuak bere arropa churian,

 Zer atherbe gochoa horien barnian!

 

 5

 

 Lantegi aiphatuak, jauregi handiak,

 Eliza bat ederra, eskola etchiak

 Gure herri maiteak baditu guziak.

 

 6

 

 Plekari, bai muslari, kloblari, kantari,

 Denetan Hazpandarra airoski da ari,

 Eskualdun odoletik haitauka nasaiki.

 

 7

 

 Bainan tatcharik gabe nihor ez gerthatzen:

 Kampotiar horiek gaituzte trufatzen

 Mahainian garela sobera lakhetzen!

 

 8

 

 Segur mahain ederra dugu ohoratzen

 Bainan makhur biderik ez dugu cherkatzen

 Denekin adichkide girare gelditzen.

 

 9

 

 Ondikotz arrotz hainitz Hazparnen iganik

 Gurekin da gelditzen ez dugu dudarik,

 Sesegu hoberena hemen khausiturik.

 

 10

 

 Mahainian bai phestan gai gure lanetan,

 Ibil gaitezen beraz gizonki denetan

 Bethi elgar lagunduz behar orduetan.

 

 11

 

 Zer zoriona gure herri ederrean!

 Osagarri duguno bermatuz lanean,

 Batasunean biziz elgarren artean!

 

 12

 

 Herritarrak dezagun maitha sor-lekhua

 Aitachoek hautatu chokho dohatsua!

 Artharekin guretzat berek moldatua!

 

 13

 

 Izan bedi Hazparne bethi hand iago!

 Bethi aberatsago, bethi ederrago!

 Eta hango jendea bethi urusago!

 

 14

 

 Eskual herrietarik gochoena baita,

 Ahazparne sekulan ez dezagun kita.

 Errepikatuz dugun berriz ere kanta!

 

 Azken errepika

 

 Hazparne herrian, oi gure bizia,

 Dugu iraganen, agian guzia!

 


inprimatu