inprimatu
Ume churtcha
Izenburua:
Ume churtcha
Sinadura:
Hazeri zaharra
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Hazeri zaharra

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1897
Argitalpenaren urtea:
11
Alea:
522.zk., gehigarria
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Ume Churtcha.

 

 

 1

 

 Auhenik minetan boza dut altchatzen,

 Oinaze saminetan orai naiz aurkhitzen:

 Ahalez gabetua ez naitake altcha.

 Urrikal zaizte nitaz, ni naiz ume-churtcha!

 

 2

 

 Eskua hedatzen dut, sos bat izateko,

 Gosete handi huntan ogia jateko.

 Zoinek ez du nahiko niri hura etcha?

 Urrikal zaizte nitaz, ni naiz ume-churtcha!

 

 3

 

 Behar, erromesa naiz: ez dut onthasunik.

 Halere ez dut nahi aberastasunik.

 Trapu tzarrez egina hutsa daukat moltcha,

 Urrikal zaizte nitaz, ni naiz ume-churtcha!

 

 4

 

 Gazte eta herbaila, indarrik gabea,

 Huna non naizen hemen haur dohakabea.

 Gero izan naiteke laneko artecha,

 Urrikal zaizte nitaz, ni naiz ume-churtcha!

 

 5

 

 Oi zuek ezagunak, halaber arrotzak.

 Entzun zatzue egun haur hunen othoitzak!

 Ene jende samurrak, ez zaitezte khecha:

 Urrikal zaizte nitaz, ni naiz ume-churtcha!

 

 6

 

 Neguaren minean hotzak hormatua,

 Ohe guritzat badut lasto chehatua.

 Mendichka horren zolan ithurriko hotcha....

 Urrikal zaizte nitaz, ni naiz ume-churtcha!

 

 7

 

 Begien aitzinean hurbil dut uhartza,

 Itchura tzarrenekin, lazgarria, beltza.

 Oinaze min hautarik nork nazake lecha?...... 

 Urrikal zaizte nitaz, ni naiz ume-churtcha!

 

 8

 

 Zuek Lagun gazteak, burhaso jabeak.

 Maitha zatzue hainitz bizi emaileak.

 Hek banitu nerekin, ez netzazke etcha!....

 Urrikal zaizte nitaz, ni naiz ume-churtcha!

 

 9

 

 Aita belhar on bat da, ama ez tzarrago....

 Eskasa sentitzen da —galdu-eta gero....

 Nihor ez dut aldean, nezakenik gocha!

 Urrilka zaizte nitaz, ni naiz ume-churtcha!

 

 


inprimatu