inprimatu
Bedatsa edo primadera
Izenburua:
Bedatsa edo primadera
Sinadura:
Hasquette (Betti Irigoin)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Hasquette

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1909
Argitalpenaren urtea:
23
Alea:
1162.zk.
Orrialdea:
4

Bedatsa edo primadera

 

Hasquette (Betti Irigoin)

 

 1

 

 Mendi bizkar bateko mendisca batean

 Auzo hurbilik gabe bizi naiz batean

 Baratze eder bat dut othe aintzinean

 Landa, phentze, mahasti, guziak menean

 Atsegin dut bedatsa etorri denean.

 

 2

 

 Anhitz ederrik dago mahasti maitea

 Loreak iraganik mulkoez bethea

 Jutzaur eta gerezi, mertchika gaztea

 Sagar udare, piko, denen ikustea

 Atsegin da hoin ongi hazirik urtea.

 

 3

 

 Etchola gibeleko phentze zorhitua

 Izarren iduriko lorez beztitua

 Usain gocho batekin nago zoratua

 Kalla erditik oihuz pozez gainditua

 Ikusirik ogiak laster burutua.

 

 4

 

 Paucha lili gorri ongi egilea

 Hartan da alhatzen maiz nik erlea

 Phentzean hazi arte belhar ephailea

 Nekatzaileak hori du laguntzailea

 Bere kabala maiteen gose kontzailea,

 

 5

 

 Etcholako athetik so nago ardura

 Nere baratzeari, oi! bainan gostura

 Ongi gochoki heldu elzekari hura

 Urthe haste on baten badugu mentura

 Aurthen ere bedatsaz enaiz arrangura.

 

 6

 

 Bedatsak hasten dauku eguna luzatzen

 Ipharretik iguzki ederra itzultzen

 Errekatik igelak kantuz abiatzen

 Goiz arratz karrankatik ez dira ichiltzen

 Atseginekin nago horien aditzen.

 

 7

 

 Ur chirripa chokotik chocho urra kantuz

 Choriak itzalpetik atseginak hartuz

 Kafia egiteko tokiak bilhatunz

 Sasi argal guziak bedatsak hostotuz

 Umeak hazten dituzte holache gordetuz.

 

 8

 

 Ez da ez etcholatik anhitz urrunago

 Kukua oihuz ari ongi pozez dago

 Biligarroak ere oro zoin gorago

 Argi urratze uruz zoraturik nago

 Ai bedatsa! guzien amatako bego.

 

 9

 

 Sahetsaren lorea jali bezain laster

 Indar bera ondotik emaiten du bester

 Gaztaina zahar ala haitz, laudare gazter

 Oro hostotu dira bedatsari esker

 Zelhai mendi guziak orai dira eder.

 

 10

 

 Horma elhur bortitzak eginik neguan

 Auhenik baizik etzen gizonen ahuan

 Horra nun atsegina ororen buruan

 Bedatsa etorri den bai behar orduan

 Urthearen gakoa hori da munduan.

 


inprimatu