inprimatu
Chori kaiolatik ihes goan dena
Izenburua:
Chori kaiolatik ihes goan dena
Sinadura:
Harluz, Darroupe
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Harluz, Darroupe

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1899
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
631.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Chori kaiolatik ihes goan dena

 

Harluz, Darroupe

 

 Kaiolan nintzenean, maiz nindagon triste,

 Kampoko lagunetan bainuen sinheste,

 Librotasuna ona zela nuen uste

 O ai arte,

 Amets, amets zoroa! hik egin nauk kalte.

 

 Banuen zertarik jan, bai eta zer edan,

 Deusen eskasik etzen enetzat kaiolan.

 Bainan guzien gatik, nintzen errenkuran,

 Banuen lan,

 Aski zabalik ezin arterik atzeman.

 

 Ene arthatzaikea fidaturik nitan,

 Athea idekirik behin utzi zautan,

 Nahi nuena egin orduan ni hautan,

 Lorietan,

 Lagunetara laster goan nintzen airetan.

 

 Lehen ni usatua lo trankil egiten,

 Orai huna berri bat zer dudan aditzen,

 Gau-ihizi batzuek direla ibiltzen,

 Chori biltzen,

 Aztaparren artean dituztela hiltzen.

 

 Gauaz beldur bizian, egunaz ikharan,

 Non-nahi irriskatzen sartzea segadan,

 Holakorik ez zaitan, burura kaiolan,

 Nintzenean;

 Zoin gaizkiago naizen hobeki ustean.

 

 Helgatoak oraino ditut laburregi,

 Nik nola ihes egin belatch gaichtoeri?

 Bertzeak bezain airos ez naiteke segi,

 Laguneri,

 Zer lana eman dudan ene buruari.

 

 Ene hegalak aski luzatu orduko,

 Uda akhabaturik negua hasiko;

 Berriz uda lehenik ez da ethorriko,

 Enetako,

 Izotz, elhur, hormetan, nola naiz biziko?

 

 Gaztea nahi bada egon segurean,

 Ez dadiela eror nik egin hutsean;

 Bainan asmu hoberik harturik buruan,

 Deskantsuan,

 Egon bedi kaiola ongi zerratuan.

 


inprimatu