inprimatu
Gazte hiltzera dohana
Izenburua:
Gazte hiltzera dohana
Sinadura:
Harlouchi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Harlouchi

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1896
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
463.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gazte Hiltzera Dohana.

 

Harlouchi.

 

 Hogoigarren urthera hari naiz hurbiltzen.

 Eta nere oinetan tomba dut ikhusten

 Ni zertako mundura ethorria nintzen.

 Ondikoz! ez zortzea neretzat hobe zen.

 

 Sekulan zoriona zer den yakin gabe

 Hainitz dut nik lurrean izan atsekabe.

 Lore sortu orduko histu baten pare.

 Biziaren uztera guti naiz herabe.

 

 Ez-ez enau izitzen ez ni herioak,

 Laster khen dezadala bizia Yainkoak

 Sehaskan galdu ditut nere burasoak

 Zer diren eztut yakin etcheko gozoak.

 

 "Aita ama maiteak, zertako mundutik

 "Zerura guan zineten ni hemen utzirik

 "Ez dut nik mundu huntan izan sosegurik,

 "Ez baitut ezagutu amaren musurik."

 

 Anaya bat banuen haurra nintzelarik

 Soldado juan zen eta nik ez dut berririk;

 Aita amekin dela ez daite dudarik

 Niri begira daude hiruak zerutik.

 

 Ahituz banarama nere oinhazeak

 Burhasoen aldera deitzen nau zortheak,

 Nork ditu arthatuko ait'ama maiteak

 Zuen tomba gainean nik eman loreak.

 

 Nere gorphutz flakoa lurrerat orduko

 Nor othe da munduan nitaz orhoituko?

 Nere ehortz lekhura nor da hurbilduko?

 Lore berririk ez da neretzat sortuko.

 

 Mendian ur chirripa harrien artean

 Auhen eta nigarrez jausten da bidean

 Izan nahi bailuke zelhai ederrean

 Hala nere egunak badohaz lurrean.

 

 


inprimatu