inprimatu
Soldaduzkari
Izenburua:
Soldaduzkari
Sinadura:
Hankazikin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Hankazikin

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1127.zk.
Orrialdea:
55

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Soldaduzkari

 

Hankazikin

 

 Gatazka da bizitza

 ez dago dudarik.

 Heriotza duk fiero

 dena berdindurik.

 Bizidunok dakigu

 Kutxan beharturik

 sartu behar direla

 gorpuak bakarrik.

 Ezberdintasunak bai,

 ez soldaduzkarik.

 

 Hau artaldekerien

 eskola onena:

 sarjentu kaiku baten

 pausuen baibena

 ta gizonkeria da

 irakasten dena.

 Ez da hori bakarrik

 soldaduen pena,

 garitan usteltzea

 ez duk politena.

 

 Harmak hartu ala ez

 hau ez da kontua

 baizik eta batzuen

 nahasten tontua.

 Harma bat hartzen baduk

 (hor dabil patua)

 kontutan hartzak norantz

 dago destatua.

 Etikan Estetika

 ez dago sartua.

 

 Ezartzen nahi digute

 merkatu jokoa,

 zinez, dibertimendu

 oso gutxikoa.

 Batzuentzat eztia

 gehienak ezkoa

 borroka noren alde

 hor dago kakoa

 erabiltzak burua

 eta ez kaskoa!.

 

 Aberriaren alde,

 diotenez behintzat,

 odola isurtzea

 dute meritutzat

 hirea baldin bada

 hobe beraientzat.

 Hara joan baino lehen

 hau ondo pentsazak:

 zurezko jausgailua

 daukate hiretzat.

 

 Aberririk ez dago

 hau ez da berria,

 hemen dagoena da

 mendian herria,

 hizkuntza, lana, jaiak

 eta jenderia.

 Mito bat baino ez da

 haien aberria

 hortik sortzen digute

 guri aberria.

 


inprimatu