inprimatu
Eskual herrian
Izenburua:
Eskual herrian
Sinadura:
Halsouet, Pierre
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Halsouet, Pierre

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1907
Argitalpenaren urtea:
[21]
Alea:
18.zk.
Orrialdea:
4

Eskual herrian

 

Halsouet, Pierre

 

 Zer libertimendu den eskual herrietan

 Publikatzera noha sei pertsu berritan

 Ene hizkuntza pobriak emplegatuz hautan

 Luzez eskualdun orok kontserbatzekotan.

 

 Igande arratsaldetan plazarat gaztiak

 Galtza churiak soinian chichterak yauntziak

 Espartinak oinetan arin apainduyak

 Orok ikusteko inez pilota partidak.

 

 Gure eskualdetan ez da oinon musikarik

 Hirietan bezala nombrez azkar denik

 Atabala chirolak ditugu bakharrik.

 Gure lehen arbasoek hautatuetarik.

 

 Ikusi behar dire herriko bestetan

 Gaztiak dantzatzeko beztituak plazan

 Ilhuntzeari buruz zaharrekin baltsan

 Batzuk bertziak bezein arin yauzikotan.

 

 Ilhundu eta gero laster erretira

 Usaya hori oinon kontserbatua da

 Burasoentzat hori plazer handia da

 Familian iteko zombeit mus partida.

 

 Orai huntan eginen hauyen despegida

 Eskualdunentzat noha grazia eskatzera

 Trankil bizi nahi denik nihon balinbada,

 Sar detzala zangoak gure eskual herrira.

 


inprimatu