inprimatu
Republika hunetan zer dugu ikhusten
Izenburua:
Republika hunetan zer dugu ikhusten
Sinadura:
Hala-biz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Hala-biz

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1889
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
105.zk.
Orrialdea:
3-4

Republika hunetan zer dugu ikhusten

 

Halabiz

 

 1

 

 Republika hunetan zer dugu, ikhusten,

 Aspaldico urthetan imposak goratzen

 Eta berriz nor nahi kargutan ematen,

 Ethorkiz aphalenak ausart bilhakatzen.

 

 2

 

 Ausarten ausartenak dagoz atzarririk,

 Noiz agertuko den haukientzat plazarik;

 Zer kopeta dutena kargu atzemanik,

 Kargutan ikhustea da nardatzekorik

 

 3

 

 Etsemplu hainitz bada herri hainitzetan,

 Republikano jaun hauk nausi direnetan,

 Bethi burua gora manatze horretan

 Nor da hauk bezalakorik mundu hunetan.

 

 4

 

 Urbilduchia dute jaun hoyek dembora,

 Emanak izateko guziak kampora;

 Detzagun beraz auriik erreka behera,

 Eta egoitzaz eman Chatorren herrira.

 

 5

 

 Horrra nola behar den hoien sententzia,

 Malhurrak egin tuzle ezin ahantzia;

 Sekulako errekan errana Frantzia,

 Hanitzen artean emanda miseria.

 

 6

 

 Ohoin ttikiak dire legez kondenatzen,

 Ohoin handiak berriz karrosan ibiltzen;

 Frantzian orai ez da bertzerik ikhusten,

 Jaun hoiek ebatsiez libro dire usten.

 

 7

 

 Horra zer gizon tugun gure gobernuan,

 Frantzia emanda aphalena munduan,

 Holako gizonak, resumaren buruan!

 Hobe liteke balire denak ifernuan?


inprimatu