inprimatu
Jondoni Petriren bestacotz
Izenburua:
Jondoni Petriren bestacotz
Sinadura:
Hala-biz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Hala-biz

Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1898
Argitalpenaren urtea:
12
Alea:
577.zk.
Orrialdea:
4

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Jondoni Petriren bestacotz

 

Halabiz

 

 Ohore guziek allegrantzietan

 Jondoni Petriri egun handi huntan.

 

 1

 

 Judeaco Simon Jonasen semea

 Lekhu chumecoa eta arrantzalea;

 Sareak utzirik, hark salhatzailea

 Segitzearekin aldatu zorthea.

 

 2

 

 Jesusek Petri du hartua berekin

 Nahiz Elizaren buruzagi egin.

 Dio: nahi diat hirriz izan hadin,

 Etsaiak ez dezan irabaz harekin.

 

 3

 

 Petri jarraikirik bere nausiari,

 Ordutik jarri on gizon arrantzari;

 Eta Elizako lehen aitzindari,

 Buru egiteko Elizan orori.

 

 4

 

 Gizona erortzen noiz nahi hutsean,

 Sobera fidatuz bere ahalean

 Hori zen gerthatu Petriren gainean,

 Nausea ukhatuz erran tenorean.

 

 5

 

 Etzen hambat egon Petri eroria;

 Erreparaturik bere hutz handia,

 Ederra izan zen haren bitoria;

 Irabazi sen zeruko loria.

 

 6

 

 Petri bezala gu ez gaiten abia,

 Ezagut dezagun gure flakezia;

 Erortzen bagare, hau da zuhurtzia,

 Horen etsemplua altchotuz balio.

 

 7

 

 Petrik zembat zuen maite berthutea;

 Pare gabea zen hark zuen fedea;

 Esperantzarekin, zer karitatea!

 Dugun hola egin zeruko bidea.

 

 8

 

 Petri, zu zare zu gure sustengua,

 Elizaren buru eta zimendua;

 Lagun zazu gure Ama, on soindua;

 Egun batez idek erori zerua!

 

 9

 

 Ilerri huntan guziz zureak gaitutzu;

 Zu gure patroina, begira gaitzatzu.

 Egitzu gutarik haur fededun batzu,

 Herritarrok oro zu ganat helatzu!

 


inprimatu