inprimatu
Hour-Hounak
Izenburua:
Hour-Hounak
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Escualduna.(Eskualduna).
Urtea:
1908
Argitalpenaren urtea:
22
Alea:
1112.zk.
Orrialdea:
4

Hour-Hounak

 

 

 Zelietara gora, buriak zorrotzik,

 Han mendi arteka, lanhoutsu ta hotzik.

 Odeiak partida, ihitzez ekhiari,

 Hortakoz hozpila dago bortiari.

 Hour-Hounetan den aurthenko egoitza,

 Ez da halachetan nahi bezain botza.

 Oihan phatar eta machela tchutetan,

 Bide zabal, ezti, eginik direnetan,

 Gora beheraka guti mundu ageri:

 Batzu bethi beldur, bestiak aldiz eri.

 Botche zolan hatik, chourroutan jelkhiten

 Hour bera. Eriak lehious hara jouaiten.

 Eta nahiz dian, hourak gozo zarra,

 Houn uduri noula Uskaldun izarra.

 Gibel errai jorik diradianak minez,

 Latsatzen dutu hour sofre harek zinez.

 Edan aitzinian zagouena eztulka,

 Edan ta, ez ari boulharrez huchtuka.

 Zer nahi izanik, sendoua douela

 Lekhuño hartara, sinhetsiz ez dela.

 Udaren erdian, hilabet igaiteko,

 Kampo gozouagorik ez hatzamaneko.

 Eriak ez dio ahatz uthurria,

 Han beita lamatzen khordokan den barnia.

 


inprimatu