inprimatu
Herrixka ikaratua
Izenburua:
Herrixka ikaratua
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: X.Lete)
Egilea(k):
X.Lete

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
690.zk.
Orrialdea:
28

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Herrixka ikaratua

 

 

 Larri itxoiten du herrixkak

 eta izuturik doa ur berrien billa.

 

 Ur zaharrak beren bizi-lekuak

 laister estaliko baititu,

 samiņez biltzen dituzte etxabolak,

 eta tristuraz josirik uzten

 oihan, pentze eta eremu emankorrak.

 

 Ibillaldia lehergarri gertatuko zaie,

 zama astunak eramanaz

 bizileku berri baten billa baitoaz.

 

 Babesgabeak dira Lapondarrak,

 indarrez bortxatzen baitituzte

 tokiz aldatzera.

 

 Erreka, ibai eta aintzirak

 porlanezko hesi ikaragarriak izatera

 hel litezke,

 hegi batetik bestera

 zabaltasun izugarrian.

 

 Uholdea

 dena estaliz eta estaliz doa,

 haize bihozgogorrak xixtu egiten du.

 


inprimatu