inprimatu
Herri bat hizkuntza bat
Izenburua:
Herri bat hizkuntza bat
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
(ik. Igarzabal, Eusebio ?)
Egilea(k):


Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1117.zk.
Orrialdea:
47

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Herri bat hizkuntza bat

 

 

 Herri bat gera entzun izan det

 ta kezka sortzen dit neri

 benetan ote diogun edo

 fantasia bat dan hori

 horretarako hizkuntza behar

 baserri herri ta hiri

 hori bai degu herri bat geran

 nortasunaren agiri.

 

 Hitz zarrak gorde berriak sortu

 behar badira erantsi

 eguneroko bizitzan behar

 genduke euskaraz jantzi

 geure hizkuntzan irakurrita

 baitare berriz idatzi

 Abertzaleak baldin bagera

 behar hainbat kontzientzi.

 

 Ongi astindu behar genduke

 gure hizkuntzen alorra

 baratza hori beharrezko da

 ongi landu eta jorra

 Abertzalea dan batentzako

 kontzientzi derrigorra

 ama gaixota lasai dagoen

 semea ez da jatorra.

 

 Euskara ez dan hizkuntzetan da

 gure inguruko hotsa,

 hori ikusiz galdetutzen dut

 nola ezin geran lotsa

 pentsatu nola egongo dan hor

 gure amaren bihotza

 bere etxean nagusi hartzen

 baldin badegu arrotza.

 

 Arrotzak sartu zaizkigu hemen

 gureak zuen lekura

 eta euskara baztertu zaigu

 traste zar baten modera

 ezertarako ez du balio

 sartu nai zaigu burura

 hizkuntza danak serbitzu bera

 ekarri zuten mundura.

 

 Ez dakit ongi bereizten dugun

 sagarra eta pikua

 "soy abertzale" esanaz ez da

 betetzen gure lekua

 barkatu baina nere ustetan

 jokera nahiko kokua

 hizkuntza baina hil edo bizi

 herri zar honen kokua.

 


inprimatu